Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Deusto Business School

Komunikazioko kanpaina berria odol emaileak lortzeko

Odol emateak gaur eta bihar izango dira, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, 09:30etik 13:30era, Innoguneko Tokiski aretoan

n.g. - 2017(e)ko maiatzaren 8a, astelehena - 11:06etan eguneratua

Deustuko odol-emate kanpaina.

Deustuko odol-emate kanpaina.

Galería Noticia

Deustuko odol-emate kanpaina.

"Une bat zuretzat, bizitza beraientzat" leloaren inguruan, unibertsitateko ikasleak eta langileak mugiarazi nahi dituzte, bi egunetan 100 odol emate lortzeko.

DONOSTIA. Aurten ere, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako laugarren mailako ikasleek, "Komunikazioko zuzendaritza estrategikoa" irakasgaiaren barruan, komunikazio kanpaina jarri dute abian, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin batera, Gipuzkoako gizartea eta unibertsitateko kideak odola ematearen garrantziaz jabetzeko.

Kanpainak bi helburu ditu;batetik, bi egunetan 100 odol emate lortzea;eta, bestetik, epe luzerako odol emaileak erdiestea, etorkizun hurbilean ziurtatzeko gipuzkoarrak hornitzeko odol erreserbak. Odol emateak maiatzaren 8an eta 9an izango dira, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, 09:30etik 13:30era, Innoguneko Tokiski aretoan.

"Une bat zuretzat, bizitza beraientzat" leloaren inguruan, unibertsitateko elkarteak odola ematea lortu nahi da, eta aldiroko konpromiso horri erantzungo dioten odol emaileak erdiestea. Bi egunetan 100 odol emate lortzeaz gainera, emailearen eta hartzailearen arteko lotura indartu nahi da, argi adieraziz ezinbestekoa dela odola ematea, beste pertsona batzuk bizi daitezen. Komunikazio kanpaina gizarte sareetan egingo da (Facebooken eta Instagramen), informazio kartelak jarriko dira, pegatinak, mezu elektronikoak, eta abar, beti ere mezu positiboak emanez.

Deusto Business Schooleko ikasleek eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak 18 eta 65 urte arteko pertsona guztiak gonbidatu nahi dituzte bizitzaren deiari erantzutera. Ohikoa denez, odola ematen dutenek ogitartekoa eta freskagarria jasoko dituzte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902