Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Komunikazio kanpaina berria odol emaileak lortzeko

"Zure odol emateak boterea du" lelopean, Unibertsitateko ikasleak eta langileak mugiarazi nahi dituzte, bi egunetan 125 odol emate lortzeko

n.g. - 2018(e)ko maiatzaren 9a, asteazkena - 13:34etan eguneratua

Odol emaileak lortzeko kanpaina abiatu dute Deuston.

Odol emaileak lortzeko kanpaina abiatu dute Deuston.

Galería Noticia

Odol emaileak lortzeko kanpaina abiatu dute Deuston.

DONOSTIA. Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako 4. mailako Marketineko espezialitateko ikasleek komunikazio kanpaina bat jarri dute martxan, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin elkarlanean. Kanpainaren helburua da gipuzkoar gizartea eta unibertsitateko elkartea konturaraztea zein garrantzitsua den odola ematea.

Kanpainak bi helburu ditu: alde batetik, bi egunetan 125 odol emate lortzea;eta, beste aldetik, epe luzeko odol emaileak erdiestea, Gipuzkoako herritarrek etorkizunean behar izango dituzten odol erreserbak ziurtatzeko. Odol emateak gaur eta bihar izango dira, maiatzaren 9an eta 10ean, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, 09:30etik 17:30era asteazkenean eta 09:30etik 13:30era ostegunean, Innogune eraikineko Tokiski gelan. Aurtengo berrikuntza da odola eman nahi duten pertsonek hitzordua eskatu ahal izango dutela, horretarako sortutako "Doodle"az baliatuz.

"Zure odol emateak boterea du" lelopean, unibertsitateko elkartea odola ematera eta ekintza horrekin konpromiso iraunkorra edukitzera eraman nahi dute. Hala, bi egunen artean 125 odol emate lortzen ahalegintzeaz gainera, emailearen eta hartzailearen arteko harremana indartu nahi da, argi baitago ezinbestekoa dela odola ematea beste pertsona batzuek bizitzeko aukera izan dezaten. Komunikazio kanpainan gizarte sareak erabiliko dira (Facebook eta Instagrman, #aprovechatupoder eta #erabilizureboterea hashtagekin), informazio kartelak, pegatinak, mezu elektronikoak..., beti ere, mezu positiboak igorriz.

Deusto Business Schooleko ikasleek eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak 18 eta 65 urte arteko herritar guztiak gonbidatzen dituzte bizitzaren deiari erantzutera. Ohikoa denez, odola eman dutenek ogitartekoa eta freskagarria jasoko dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902