Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Indiako adivasi indigenen musika, dantza tradizional eta kultura lantegiak, Deustun

Topaketa ALBOANek martxoan programatutako jardueretako bat da, gure gizarteko gazteek kultur artekotasuna lantzera bideratua

n.g. - 2017(e)ko martxoaren 27a, astelehena - 11:37etan eguneratua

votos |¡comenta!
Adivasi jaialdia.

Adivasi jaialdia.

Galería Noticia

  • Adivasi jaialdia.

DONOSTIA. Bihar, martxoak 28, kultur trukeko jaialdi bat izango da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, artista adivasiekin (Adivasi herria Indiako herri indigena da, Gujerat eskualdekoa). Taldeak Ankur du izena eta 12 dantzarik, 4 musikarik eta 2 arduradunek osatzen dute. Musika eta dantza tradizionalen ikuskizun bat eskainiko dute, unibertsitateko gazteekin kultur arteko esperientzia bat edukitzeko eta, horrela, beren eskualdeko eta herrialdeko errealitatea hurbiltzeko.

Ekitaldia Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Loiola Centrumean izango da, 12:00etan. Giza Heziketa Balioetan moduluko ikasleek hartuko dute parte. Indiako taldeari ongi etorria egiteko, txalaparta joko dute eta aurreskua dantzatuko. Arratsaldean, 15:30etik 17:00etara, henna, dantza eta eskulangintza lantegiak antolatu dira, unibertsitateko elkarte osoarentzat, adivasi herriaren kulturara eta gizartera hurbiltzeko.

Artista talde honen bisita ALBOANek martxoan programatutako jardueretako bat da, gazteek kultur artekotasuna lantzeko eta Indiako eskualde horretako errealitatea ezagutzera emateko. Kultur ibilaldi hori egin ahal izateko, ALBOANek Guijarvani kultur zentroaren laguntza izan du. Jesusen Lagundiko kultur zentro bat da, Gujeraten (indian) dagoena. Zentro horren zeregin nagusia da adivasi kultura eta gizarte ahulena defendatzea eta, horretarako, haren kulturari buruzko dokumentu grafikoak prestatzea eta prestakuntza eskaintzea.

Honela diote ALBOANen arduradunek: "Alde batetik, adivasi herriaren errealitatea hurbildu nahi diegu hezkuntza komunitateko kideei, musika eta dantza tradizionalez eta lantegiez baliatuz. Topaketak gure gazteek jarrera irekia izatea bultzatu nahi du, aurreiritzirik gabea. Adivasi herriaren kultura ezagutzea eta errespetatzea nahi dugu, eta pertsona guztien eskubide eta aukera berdintasuna sustatzen laguntzea, gizonen eta emakumeen arteko edo jatorri desberdinetako pertsonen arteko diskriminazio oro baztertuz."


votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902