Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Iñaki Gabilondok eta Cristina Garmendiak hartuko dute parte DeustoForum Gipuzkoaren "Begiradak" zikloan

DeustoForum Gipuzkoaren "Begiradak" zikloak proposamen interesgarriak eta begirada berriak ekarriko ditu 2018an

2018(e)ko otsailaren 20a, asteartea - 13:18etan eguneratua

Iñaki Gabilondo y Cristina Garmendia.

Iñaki Gabilondo y Cristina Garmendia. (N.G.)

Galería Noticia

Iñaki Gabilondo y Cristina Garmendia.

Iñaki Gabilondok eta Cristina Garmendiak hartuko dute parte, otsailaren 21ean, gizartearen eta unibertsitateko bizitzaren arteko topagune eta elkarreraginerako leku izan nahi duen ekimen honetan.

DeustoForum Gipuzkoaren "Begiradak" zikloak bere bidea jarraituko du 2008an eta proposamen interesgarriak eta begirada berriak ekarriko ditu. Zikloaren lehenengo topaketa azaroaren 9an izan zen eta Jon Maya dantzari eta koreografoak eta Izaro Andres abeslariak hartu zuten parte.

Ildo horretatik, Felix Arrieta politologo eta irakasleak koordinatu eta gainbegiratuta, zikloak pertsona ezagunak elkartuko ditu, beren ibilbide pertsonalari eta lanbidekoari buruz gogoeta egiteko, gizartearen eta unibertsitateko bizitzaren arteko topagune eta elkarreraginerako leku izan nahi duen ekimen honetan.

Iñaki Gabilondo, Cristina Garmendia, José Ignacio Munilla, Mª del Mar Magallón, Xabi Alonso, Maialen Chourraut, Jesus Mª Lazkanok eta Miren Azkaratek hartuko dute parte otsaileko, martxoko eta apirileko saioetan, norberaren begiradak, irekiak, askotarikoak, kritikoak, lasaiak, garbiak, sakonak, inklusiboak, proposamenezkoak, eraldatzaileak, kezkatuak, jakin-minezkoak, ilusio handikoak, itxaropentsuak, orijinalak, sortzaileak, heterodoxoak, lotsarik gabeak, inkonformistak, ausartak, enpatikoak, ulerkorrak, konpromiso handikoak, elkartasunezkoak... eskainiz, gaur-gaurko gaien inguruan beren analisia eta gogoeta egiteko.

Zehazki, datorren otsailaren 21ean Iñaki Gabilondo kazetariak (Donostia, 1942) eta Cristina Garmendia biologo eta Zientzia eta Berrikuntzako ministro ohiak (Donostia, 1962) hartuko dute parte saioan. Bakoitzak bere begiradatik, beren lan ibilbidearen, berrikuntzaren, jakintzaren gizartearen eta etorkizuneko erronken inguruan gogoeta egin eta iritzia emango dute, unibertsitateko gazteekin elkarreraginean.

DeustoForum Gipuzkoa
DeustoForum Gipuzkoaren helburua da DeustoForumeko eztabaidak eta gogoetak Gipuzkoako lurraldera ekartzera. Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak sustatu du ekimena, baina lurraldeko Tokiko Plataforma Apostolikoko beste erakunde batzuekin batera lan eginda. Felix Arrieta Frutos politologo eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Forumaren koordinatzaile eta gainbegiratzea. Horrela, gizarte zibilaren eta unibertsitate bizitzaren arteko elkarrekintzarako gune bat sortu nahi dugu, ideia guztientzat, zorroztasun akademikoaren, analisi kritikoaren eta eztabaida irekiaren printzipioak oinarri hartuta. Izan ere, gizarte likido, askotariko eta ziurtasunik gabeko honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da ideiak bereiztea eta alderatzea, herritartasun kritikoa eraiki nahi badugu. Eta hortxe kokatu nahi du DeustoForum Gipuzkoak. Konpromiso intelektualetik, ekarpena egin nahi dio Gizarte Justiziaren bilaketari.

Eguna: otsailaren 21a, asteazkena.
Ordua: 9:30ean
Tokia: Loiola Centrum, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusa.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902