Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
"4.0 Industriari" lotuta

IKOR eta DBS elkarlanean, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan sakontzen

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta "Digital Business Skills" berezko tituluko hogeita bost ikasle IKOR enpresa, sektorean munduko garrantzitsuenetako bat, bisitatzen izan dira gaur

n.g. - 2018(e)ko otsailaren 21a, asteazkena - 09:34etan eguneratua

Deusto Business Schooleko ikasleak IKOR enpresan.

Deusto Business Schooleko ikasleak IKOR enpresan.

Galería Noticia

Deusto Business Schooleko ikasleak IKOR enpresan.

DONOSTIA. Atzo, otsailak 20, Deusto Business Schooleko hogeita bost ikasle IKOR enpresan izan ziren. Ikasleak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua eta "Digital Business Skills" berezko titulua egiten ari dira eta sistema elektronikoen garapenean eta ekoizpenean aritzen den enpresa ezagutu zuten. Bisitan, IKORen ekoizpen eta logistika prozesua eta haren euskarri diren informazio sistemak eta informazioaren teknologiak xehetasunez ezagutzeaz gainera, ikasleek 4.0 industriaren kontzeptuan sakontzeko aukera izan zuten, IKORek bide nabarmena egin baitu esparru horretan. Hala, munduko EMS (Electronic Manufacturing Services) 100 enpresa garrantzitsuenen artean dago, eta ekoizpen lantegiak ditu Donostian, Guadalajaran (Mexikon) eta Suzhoun (Txinan).

IKORen eta Deusto Business Schoolen lankidetza horri esker, laster "IKOR Business Case" azterketa kasua argitaratuko da. Bertan jaso da IKORek informazio sistemak eta teknologiak ezartzeko jarraitu duen bidea, konpainiaren ekoizpen prozesuak aldatu dituena eta haren garapen globalari lagundu diona.

Lankidetza horri esker, DBSko ikasleek aukera dute 4.0 Industriari lotutako informazio eta komunikazio teknologietan sakontzeko (gehikuntzako fabrikazioa, gauzen internet, errealitate areagotua, Machine learning...), baina teknologia ezagutzeaz gainera, aplikazio errealak eta potentzialak ikusteko aukera izan dute, baita jarduera sektore eta enpresetan izaten ari den eragina ere.

Zehazki, IKORen lankidetzari esker, ikasleak aukera du 4.0 Industriaren kontzeptuan sakontzeko, abantailak, aukerak eta negozio balio potentziala aztertuz, eta erakundeetara ekarriko duen eragina eta eraldaketa aurreikusiz.

IKOR berrikuntzarekin erabateko konpromisoa duen konpainia global bat da, zirkuitu elektrikoak diseinatzeko eta ekoizteko zerbitzu integralak eskaintzen ditu (EMS), munduko industria eta teknologia enpresa liderrei hornikuntza kateko irtenbide osoak proposatu.

IKORek hiru ekoizpen lantegi ditu, Espainian, Mexikon eta Txinan. Hala, bost kontinenteetan dago eta merkatu gako guztiei erantzuten die, izan gorabidean doazenak izan helduak. Sare estrategiko horrek merkatuetan gertatzen diren aldaketei erantzuteko behar duten malgutasuna eskaintzen die bezeroei.

Nazioarteko lantaldeak produktuaren bizitza ziklo osoko irtenbideak eskaintzen espezializatuta daude: diseinua, ingeniaritza, ekoizpena, banaketa eta salmenta ondoko zerbitzua.

IKOR Technology Centre, I+G+Bko unitateak, neurrirako irtenbideak garatzeko aukera ematen du, produktuari berrikuntza erantsiz, kostuak aurreztuz, hornikuntza katean efizientzia handiagoa lortuz eta merkatuan jartzeko denborak laburtuz.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902