Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ikasle atzerritarrei harrera Deustuko Donostiako campusean

23 herrialdetatik etorritako 156 kanpoko ikasle arituko dira lehenengo seihilabetekoan, eta 300 ikasturte osoan

2016(e)ko irailaren 6a, asteartea - 06:09etan eguneratua

Ikasle berriak ekitaldiko une batean.

Ikasle berriak ekitaldiko une batean. (N.G.)

Galería Noticia

Ikasle berriak ekitaldiko une batean.

donostia- Pasa den ostiralean harrera ofiziala egin zitzaien lehenengo seihileko honetan Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean ikastera etorri diren ikasle atzerritarrei. Ikasleak 23 herrialdetatik etorri dira: Alemania, Belgika, Danimarka, Portugal, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, Italia, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Venezuela, Txina, Txekiar Errepublika, Irlanda, Kolonbia, Argentina, India, Polonia, Suedia, Suitza eta Uruguaitik, lehenengo seihileko hau Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean egitera. Ikasleak Deusto Business School-Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean arituko dira. Lehenengo seihileko honetan 156 ikasle iritsi dira. Ikasturtean, guztira, 300 ikasle atzerritar arituko dira campusean. Gainerakoak bigarren seihilekoan etorriko dira, doktorego, gradu eta graduondoko programetara.

Ongi etorriko ekitaldian parte hartu zuten Mª Jesus Pando, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako errektoreordearen ondokoak. Ekitaldian, ikasleek Donostiako campusak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutu ahal izan zituzten, arduradunen eskutik. Gainera, instalazio berriak ikusi eta Fakultate bakoitzari lotutako alderdi akademikoen berri eman zitzaien.

Deustuko Unibertsitatean, bi campusak batera hartuta, nazioarteko 550 ikasle eta irakasle arituko dira ikasturte honetako lehenengo seihilekoan, munduko txoko guztietatik etorriak. Laurogeita hamarreko hamarkadan hasi zen Erasmus programan parte hartzen. Ekimen horri esker, graduko 400 ikasle mugitzen ditu Europar Batasunean batera eta bestera. Azken urteotan tradizio luzea duen programa horri beste batzuk ere bildu zaizkio, esate baterako, Erasmus Mundus, eta ikasle kopurua nabarmen igo da. 2007. urteaz geroztik, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Proiektuen taldea Europako Erasmus Mundus Action 2 programan espezializatzen joan da. Programa horren helburua Europako eta Europaz kanpoko unibertsitateen arteko lankidetza loturak sendotzea da. Horretarako, bekak finantzatzen dira Europar Batasuneko eta hirugarren herrialdeetako unibertsitateetan gradu, master, doktorego eta doktorego ondorengo ikasketak egiteko eta irakasleen mugikortasunerako. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902