Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

IKA MIZKA saioa, Deustuko Unibertsitatean

Lehen Hezkuntza eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikasleekin izango da, 11:00etatik aurrera

n.g. - 2017(e)ko martxoaren 21a, asteartea - 12:36etan eguneratua

Galería Noticia

IKA MIZKAReproducir

Hainbat alorretako pertsona ezagunek gazteekin partekatuko dituzte euskararen inguruko bizipenak.

DONOSTIA. GAZTEZULOk, Deustoko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute 'IKA MIZKA: Eta hik? Nola bizi dunk euskara?' egitasmoa, euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko.

11:00etan hasiko dira solasaldiak, Nerea Aliasen gidaritzapean, eta 13:00ak bitarte euskararen erabileraren inguruan hausnartuko dute 100 bat ikaslek eta hainbat pertsona ezagunek.

Solasaldia eta zizka-mizkak uztartzen ditu egitasmo honek. Mahai beraren bueltan unibertsitateetako gazteak, zein animatzen diren herritarrak, pertsonaia ezagunekin batera esertzen ditu. Aurpegi ezagunek eta gazteek gai konkretu baten inguruan partekatzen dituzte kezkak eta bizipenak, euskaraz, eta esparru jakin batean euskaraz aritzeak dakartzan pozez, zailtasunez, lorpenez zein sentsazioez aritzen dira.

Zazpi-zortzi laguneko taldeetan, mahaiaren inguruan bildu eta teknologia berrien eta euskararen arteko harremanaren inguruan hausnartu, eta anglisizmoen erabileraren gorakadaz eztabaidatuko dute.

IKA MIZKA saioari amaiera emateko LIHER taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute ikasle eta gonbidatuek.

Bertan izango dira Ibon Fernandez eta Gorka Otaegi, GAZTEAko irrati esatariak;Iraitz Madariaga, BURUTÜ-ko Social Managerra; Xabier Martin, IPARRA.EUSetik;Lide eta Etxarri, Liher musika taldeko kideak;Zuriñe Maguregi, GAZTEZULOko zuzendaia;Mikel Lizarralde, CODESYNTAXetik;Telmo Trenado, youtuberra;Igone Mariezkurrena, kazetaria, eta Josu Waliño, PUNTU EUS fundaziotik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902