Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Guillermo Guerrerok hitzaldi bat eskainiko du gaur Donostian

“Kolonbiako bake eraikuntza. Adiskidetze prozesuaren bidean topatzen diren erronkak” konferentzian hitz egingo du

2017(e)ko urriaren 25a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

votos |¡comenta!
DeustoForum.

Galería Noticia

  • DeustoForum.

donostia- Gaur 19.00etan, Donostiako Loiola Zentroko Arrupe Aretoan, DeustoForum Gipuzkoak, Alboanek eta Loiola Zentroak hitzaldia antolatu dute, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz: “Kolonbiako bake eraikuntza. Adiskidetze prozesuaren bidean topatzen diren erronkak”, Guillermo Guerrero CINEP-Bakerako Programaren zuzendariaren eskutik.

Herri Ikerketa eta Hezkuntza Zentroa Bakerako Programa (CINEP/PPP) Jesusen Lagundiaren orientazioei jarraituz, Kolonbian gizarte aldaketa sustatzen duen irabazi asmorik gabeko fundazioa da. CINEP/PPPek gizarte justuago, demokratikoago eta baketsuago bat eraikitzeko egiten du lan, baztertutako gizon-emakume eta biktimen ondoan jarrita. Asmo horretan, bakea eraikitzeko, giza garapen integrala eragiteko, eskubideak gauzatzeko eta demokrazia hedatzeko alternatibak sortzen ditu hainbat bide erabiliz: ikerketa eta informazioa, hezkuntza, gizarte prozesuei lagun-tzea, eragina lantzea eta komunikazioa.

DeustoForum GipuzkoaDeustoForum Gipuzkoa da ekitaldi honen antolatzaileetako bat eta bere helburua DeustoForumeko eztabaidak eta gogoetak Gipuzkoako lurraldera ekartzea da. Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak sustatu du ekimena, baina lurraldeko Tokiko Plataforma Apostolikoko beste erakunde batzuekin batera lan eginda. Felix Arrieta Frutos politologo eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Forumaren koordinatzaile eta gainbegiralea. Horrela, gizarte zibilaren eta unibertsitate bizitzaren arteko elkarrekintzarako gune bat sortu nahi da, ideia guztientzat, zorroztasun akademikoaren, analisi kritikoaren eta eztabaida irekiaren printzipioak oinarri hartuta. Izan ere, gizarte likido, askotariko eta ziurtasunik gabeko honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da ideiak bereiztea eta alderatzea, herritartasun kritikoa eraiki nahi bada. Hor kokatu nahi du DeustoForum Gipuzkoak;konpromiso intelektualetik ekarpena egin nahi dio Gizarte Justiziaren bilaketari.

Alboan FundazioaBeste antolatzaileetako bat Alboan da, Jesusen Lagundiko Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundea. Fundazioak garapenerako lankidetzan lan egiten du eta 200 proiektu baino gehiago ditu hamahiru herrialdetan, planetako kontinente pobretuenetan: Hego Amerika, Afrika eta Asia. Kristau espiritualtasunetik abiatuta, Iparraldeko eta Hegoaldeko pertsonen eta erakundeen borondateak eta ahaleginak biltzen ditu, pertsona guztien-tzat baldintza berdinetan irisgarria eta iraunkorra izango den giza garapenarekin konprometituta egongo den herritartasuna sortzeko. Hezkuntza da Alboanen jardueraren funtsa, garapen bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa lortzeko. Zeregin horretan egiten duen ekarpen zeha-tza hauxe da: pertsonei eta taldeei hezkuntza eta prestakuntza eskain-tzea justiziarekiko konpromisoa har dezaten;erakundeak indartzea gizarte eraldaketan lan egiteko;eta eragina izatea, beste erakunde batzuekin batera, giza garapenari lotutako politika publikoetan eta pribatuetan. Edozein jardueratan elkarri lagunduz jokatzen dute, hori da erakundearen ezaugarria.

Donostiako Loiola ZentroaAzkenik, Donostiako Loiola Zentroa Jesusen Lagundiaren Espiritualitate Zentro bat da. Donostian Ignaziotar Espiritualitatea eskaini nahi du askotariko proposamenen bidez. Zentroa unibertsitateko gazteei, gazte profesionalei eta helduei irekita dago eta prestakuntzan sakontzea du helburu: kristaua, espirituala, teologikoa eta soziala.

Hainbat esperientziaren bidez (Gogo-jardunak, fedean sakontzeko taldeak, gizarte gogoetako foroak, norberaren hazkunderako lantegiak eta ikastaroak, gizarte boluntario-tza, banakako lagun egitea eta arreta, liturgiaren ospakizunak, otoitz taldeak...) eta Elizbarrutiarekin elkarlanean, Zentroak pertsonei lagundu nahi die giza ikuspegitik eta balioetan hazten. - N.G.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902