Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Deusto Business Schooleko dekanoa

Guillermo Dorronsororen hitzaldia, 'La ciencia y el arte de cambiar', asteazkenean

n.g. - 2017(e)ko otsailaren 13a, astelehena - 11:51etan eguneratua

Guillermo Dorronsoro.

Guillermo Dorronsoro. (Ruben Plaza)

Galería Noticia

Guillermo Dorronsoro.

DONOSTIA. Datorren asteazkenean, otsailaren 15ean, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean hitzaldia izango da: 'La ciencia y el arte de cambiar'. Hizlaria Guillermo Dorronsoro izango da, Deusto Business Schooleko dekanoa. Hain zuzen ere, Deusto Business Schoolek berak eta ASPEGIk antolatu dute, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmenaren barruan.

Hitzaldian aldaketaren kudeaketari edo berrikuntzaren kudeaketari lotutako oinarrizko ideia eta printzipioetako batzuk azalduko dira, lidergoaren kontzeptuari lotuta. Aldaketa bizkorreko ingurunean bizi gara eta horrek pertsonak eta erakundeak behartzen ditu etengabe egokitzera. Horregatik, aldaketaren kudeaketaren diziplinak eduki oso praktikoa du, bai guk geuk aldaketak bultzatu nahi baditugu bai besteek hartzen dituzten erabakiek gugan eragina badute, bai pertsona eta bai profesional gisa.

2012az geroztik, Guillermo Dorronsoro Deusto Business Schooleko dekanoa da. Gainera, IAJBSko (International Association of Jesuit Business Schools), EAEko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko eta ALBOAN Fundazioko kontseiluetako kidea da. 2016ko ekainaz geroztik, Euskal Herriko Unesco Etxearen presidentea da. Industria ingeniari doktorea, 1990etik 2005era enpresan aritu zen lanean, estrategiaren eta oinarri teknologikoko negozio berrien sustapen/kudeaketaren esparruan, lehenengo aholkulari estrategiko gisa eta, ondoren, exekutibo moduan, korporazio globaletan (Accenture, Iberdrola, EDP/Naturgas, Socintec/Indra).

2005etik 2015era, parte hartze aktiboa izan zuen EAEko Zientzia eta Teknologia Sistemaren eraldaketan (IK4ko zuzendari nagusia, Innobasqueko berrikuntza teknologikoko zuzendari nagusia, IK4ko presidenteorde exekutiboa). Irakaskuntzari dagokionez, Master in Business Innovation ikastaroko zuzendaria izan zen, Judge Business Schoolekin lankidetzan (Cambridge University). "Aldaketaren Kudeaketa Enpresetan eta Erakundeetan" eta "Ekonomia Politikoko Printzipioak" irakasgaietako irakaslea da.

Hitzaldia asteazken honetan izango da, 19:00etatik 20:30era, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Aranzadi eraikinean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902