Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gradudun berrien izendatze ekitaldia, Deustuko Donostiako campusean

Loiola Centrum aretoan ospatu zen, joan den larunbatean, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludun berrien aldeko ospakizuna

2018(e)ko apirilaren 26a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Itzala Saxo laukoteak giroa alaitu zuen.

Itzala Saxo laukoteak giroa alaitu zuen. (n.g.)

Galería Noticia

Itzala Saxo laukoteak giroa alaitu zuen.

donostia- Joan den larunbatean ospatu zen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako EAZ+Zuzenbideko eta EAZ+Informatikako Ingeniaritzako gradudun berriak izendatzeko ekitaldia, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean.

Ekitaldia Loiola Centrum aretoan izan zen, alegia, campuseko gune nagusian. Jose Antonio Rodriguez campuseko errektoreordeak egin zituen gidaritza lanak. Harekin batera azkeneko laupabost urteetan ikasleekin jardun diren eta haien ibilbidearen lekuko izan diren irakasleak eta gainerako zerbitzuetako langileak ere elkartu ziren.

Izan ere, gradudunen izendatzea unibertsitateko bizitzan garrantzi handia duen ekitaldia da, gradu bakoitzeko ordezkari eta ikasleak biltzen dituena. Joan den larunbatean, esate baterako, Jokin Francok eta Maria Markiegik hitzaldia eskaini zuten EAZko graduko ikasleen izenean eta hauxe nabarmendu zuten: “Lau urteko ibilbide honetan, esperientziak, jakintzak eta une gogoangarriak metatu ditugu, Fakultateko txoko guztietan. Oroimen horiek beti eramango ditugu gurekin.” Hitzaldian eskerrak eman zizkieten irakasle guzti-guztiei eta, oro har, unibertsitateko zerbitzuetako langile guztiei. Nazioarteko egonaldia bizi izan duten esperientzia aberasgarrienetako bat izan zela azpimarratu zuten eta, amaitzeko, hitz hunkigarriak izan zituzten senitartekoentzat eta lagunentzat.

Musika emanaldia Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko Itzala Saxo laukoteak emanaldia eskaini zuen atsedenaldian, bere doinuekin giroa alaituz. Bestalde, Easo Eskolaniako haurrek Agur Jaunakabestu zuten ekitaldiaren hasieran eta Gaudeamus Igitur, amaieran. Gradudun berriak Deusto Business Alumniko kide izango dira. Taldearen sorrerako helburua da pertsona horien eskaera eta beharrizanei eraginkortasunez erantzutea. - N.G.

etiquetas: deusto


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902