Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gizarte Lanaren Munduko Eguna ospatuko zuen atzo Deustuko Unibertsitateak

"Gizarte Zerbitzuetan familia ardatz duen arreta eredua" aurkeztu du "Bartzelonako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Udal Institutuko" taldeak

2018(e)ko martxoaren 21a, asteazkena - 12:15etan eguneratua

Gizarte Lanaren Munduko Eguna ospatuko zuen atzo Deustuko Unibertsitateak

Galería Noticia

Gizarte Lanaren Munduko Eguna ospatuko zuen atzo Deustuko Unibertsitateak

DONOSTIA. Atzo, martxoak 20, Gizarte Lanaren Munduko Eguna ospatu zen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Bigarren urtez jarraian, Agenda Globalaren hirugarren konpromisoarekin bat egin da, "Komunitate eta ingurune iraunkorrak sustatuz", mundu osoko gizarte langileek beren komunitateetan eta ingurunean iraunkortasuna sustatzeko lan egin dezaten. "Gizarte Zerbitzuetan familia ardatz duen arreta eredua" aurkezteko hitzaldia eskaini zuen "Bartzelonako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Udal Institutuko" taldeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen arreta eredura ekar daitekeen jardunbide egokia dela uste baita.

Jardunaldian honakoek hartu zuten parte: Israel Ureña (Gizarte Zerbitzuen Zentroko gizarte langilea), Encarnación Roldán (Gizarte Zerbitzuen Zentroko gizarte langilea) eta Xavier Molina (Gizarte Zerbitzuen Zentroko Zuzendaritza).

Urtero, martxoko hirugarren asteartean egiten den bezala, Gizarte Laneko profesionalen konpromisoa, ekarpena eta lana gogoratu nahi izan ziren, egunero-egunero aritzen baitira lanean gizarte errealitatearen aldaketa bideratzen, gizartean esku hartuz eta herritarren gizarte eskubideen alde borroka eginez eta eskubide horiek bermatuz.

Gizarte Lanaren Munduko Eguna

Gizarte Langileen Nazioarteko Federazioko kideek, 2008an Brasilgo Salvador de Bahían egindako biltzarrean erabaki zuten, aho batez, Gizarte Langileen Munduko Eguna ospatzea, urtero martxoko hirugarren asteartean. Europako herrialdeetan, Gizarte Lanaren Munduko Eguna Giza Eskubideen Egunarekin batera ospatzen zen, abenduaren 10ean. 2009tik aurrera, martxoan ospatzen hasi zen eta nazioarteko hiru elkarteren ekimenak bateratu ziren horrela: Gizarte Langileen Nazioarteko Federazioa (FITS-IFSW), Gizarte Laneko Eskolen Nazioarteko Elkartea (AIETS-IASSW) eta Gizarte Ongizaterako Nazioarteko Batzordea (CIBS-ICSW).



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902