Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskararen aldeko jaialdi handia eskainiko du Deustuk bihar

Bertso saioak, hitzaldiak, lehiaketak eta kontzertuak egongo dira ostiralean Donostiako campusean

2017(e)ko azaroaren 30a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Iazko irudi honetan bezalaxe, aurtengoan ere txalaparta joko dute Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean.

Iazko irudi honetan bezalaxe, aurtengoan ere txalaparta joko dute Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. ( Deusto)

Galería Noticia

Iazko irudi honetan bezalaxe, aurtengoan ere txalaparta joko dute Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean.

donostia- Datorren igandean, alegia, abenduak 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da “Euskaraldia” lelopean, gizartean euskararen erabilera suspertzeko helburuarekin (www.euskaraldia.eus). Bada, Deustuko Unibertsitateak bat egingo du ospakizunarekin bihar, “Hamaika egun, hamaika lagun, euskara bizi dezagun” goiburua hartuta, 2018an Euskal Herri osoan euskal hiztunak aktibatzeko egingo den kanpaina handiaren bidean jarriz. Astean zehar, parte hartzeko zenbait jarduera campusean egin ondoren, bihar eguerdian izango dira ekitaldi nagusiak.

Iker Ormazabal, Deustuko Donostiako campuseko Komunikazio eta Marketing arduradunaren hitzetan, “Euskararen Nazioarteko Egunak izaera sinbolikoa du eta sendo islatu nahi du 365 eguneko konpromisoa eleaniztasunarekin, hizkuntzen arteko bizikidetzarekin eta euskararen aldeko ekintza positiboarekin, baita gure unibertsitate egitasmoaren zutabe gisa ere. Konpromiso horren erakusgarri izango dugu laster beste mugarri esanguratsu bat: Deustuko Unibertsitateko Eleaniztasuneko Plan Gidari berriaren onarpena, hain zuzen”.

Programa Goizeko 10.30ean hasita, ekintza ugari prestatu dira Donostiako campusean Euskararen Nazioarteko Eguna ikasle, irakasle eta langileen artean ospatu ahal izateko. Ordu horretan, bertso saioa izango da campuseko kafetegian Alaia Martin eta Jon Martin bertsolarien eskutik.

Ordu bete beranduago, 11.30ean, Luzia Alberro irakaslearen hitzaldia izango da, kafetegian ere, “Bertsolaritza unibertsitatean: arloteen mundutik ikermundura” izenburupean. Alberro Historian doktorea da, Euskal Gaien ikertaldeko kidea eta Komunikazio saileko irakaslea Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultatean.

Eguerdi partean, 14.00etan, Iker Lauroba musikariaren kontzertua antolatu da kafetegian eta goizean zehar Txalaparta eta ezkila-doinua ere izango dira.

Azaroko azken aste honetan ere, “Artistak eta euren lanak” lehiaketa burutu da campuseko kafetegian, non ikasleek hormetan zin-tzilik dauden euskal artisten izenak eta euren lanak lotu behar izan dituzten. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902