Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Enpresa txiki eta ertainen inguruko ikerketaren aurkezpena, bihar, Donostian

"Enpresa txiki eta ertainak Gipuzkoan errotzeko eta iraunkorrak izateko diagnostikoa eta estrategien diseinua"proiektua aurkeztuko da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean

n.g. - 2017(e)ko urtarrilaren 30a, astelehena - 10:57etan eguneratua

Universidad de Deusto.

Universidad de Deusto.

Galería Noticia

Universidad de Deusto.

DONOSTIA. Bihar, urtarrilak 31, "Enpresa txiki eta ertainak Gipuzkoan errotzeko eta iraunkorrak izateko diagnostikoa eta estrategien diseinua" ikerketa abian jartzeko aurkezpen ekitaldia izango da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Ikerketa Deusto Business Schoolek, Antonio Aranzabal Fundazioak, Euskadiko Familia Enpresen Elkarteak (AEFAMEk) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapeneko Sailak egingo dute, IKEIk eta OTEIC taldeak lagunduta.

Proiektuaren azken xedea da Gipuzkoako industria eta industriari lotutako zerbitzu enpresa txiki eta ertainen jarduerari eta erabakitzeko ahalmenari lurraldean bertan eustea. Horretarako, transmisio estrategiak diseinatuko dira, bai familia enpresentzat eta bai familia enpresa ez direnentzat, gure lurraldean aberastasuna sortzen jarraituko dutela bermatzeko.

Partehartzaileen artean Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia; Jose Antonio Rodriguez Ranz, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetako errektoreordea;José Ramón Fernández Barrena, Euskadiko Familia Enpresaren Elkarteko - AEFAMEko Batzordeko kidea;Antón/Jokin Aranzabal Harreguy, Antonio Aranzabal Fundazioko presidenteordea/idazkaria, eta Cristina Aragón, proiektuaren eta Deusto Business Schoolen familia enpresaren arloko arduraduna izango dira.

Aurkezpena 12:00etan izango da, bihar, Donostiako campuseko Gradu Aretoan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902