Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostiako Deuston izango da "Komunikazioaren Gizarte Historiaren II. Mintegia"

Jardunaldiak hainbat proposamen egingo ditu Euskal Herrian, Erdi Arotik hasi eta gaur egunera arte parte hartu zuten komunikazio prozesuen inguruan

2018(e)ko ekainaren 21a, osteguna - 12:24etan eguneratua

Programa

Galería Noticia

Programa

Jordi Canal Pariseko "École des Hautes Études en Sciences Sociales" unibertsitateko irakasle eta "Con permiso de Kafka: El proceso independentista en Cataluña" lanaren egileak ere hartuko du parte jardunaldian

DONOSTIA. Bihar, ostirala, Komunikazioaren Gizarte Historiaren II. Mintegia izango da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, "Testuak eta testuinguruak: hizkuntzak eta komunikazioaren irudikapenak Euskal Herriaren historian" goiburupean, Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Taldeak antolatuta, Komunikazioko Taldearen eta Euskal Gaien Institutuaren laguntzarekin.

Jardunaldiak hainbat proposamen egingo ditu, gure historiografian eta kultur ikasketetan gehiegi landu ez den gai baten inguruan: zein komunikazio prozesuk hartu zuten parte Euskal Herrian, Erdi Arotik hasi eta gaur egunera arte?

Komunikazioaren garapena -inprentaren aurretik eta ondoren-, gaur egungo gizarte sareetara arte, funtsezkoa izan da gizarteen aldaketa eta modernizazio prozesuetan. Baina, paradoxa badirudi ere, komunikazioa ez da gehiegi aztertu Europako gizarteak modernitatera eta, ondoren, postmodernitatera igarotzeko egin dituen prozesuetan. Hain zuzen ere, gure gaur egungo orainaldira arteko ibilbide luzean, komunikazioak prozesu erabakigarri ugari sortu zituen, testuinguru bakoitzari zegokion gizarte imajinarioaren osaera eta irudikapenean. Inprenta, posta, prentsa, telegrafoa, irratia, telebista, zinema eta sareak gizarte bizitzaren etengabeko azelerazioaren osagaietako batzuk dira. Bizitza horretan, gainera, etengabe ari gara egokitzen ahozkotasunaren, idazkeraren, entzuten dugunaren eta ikusten dugunaren erabilera eta agerpena.

Informazioa eta eduki sinbolikoak letren, koloreen, ikurren, zenbakien, irudien, soinuen, audioen eta antzeko beste prozedura batzuen bidez transmititzeak oraindik egoki aztertu ez ditugun ondorioak izan zituen. Jardunaldi hauetan, diziplina askotako elkarrizketaz baliatuz, testu eta testuinguru haien hizkuntzak eta irudikapenak identifikatzen eta azaltzen ahaleginduko gara.

Jardunaldian hainbat hitzaldi izango dira (programa atxiki dugu). Hizlarien artean azpimarratzekoa da Jordi Canal, Pariseko "École des Hautes Études en Sciences Sociales" eskolako irakaslea eta, besteak beste, lan hauen egilea: Banderas blancas, boinas rojas. Una historia política del carlismo (1876-1939) (Marcial Pons, 2006), ​ La historia es un árbol de historias. Historiografía, política, literatura (Prensas de la Universidad de Zaragoza, 2014)​, Historia mínima de Cataluña (Turner, 2015) eta Con permiso de Kafka: El proceso independentista en Cataluña (Península, 2018).


Eguna: 2018ko ekainaren 22a, ostirala.

Ordua: 9:15ean.

Tokia: B1 gela, Aranzadi eraikina, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902