Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
XXIV. edizioa

Deustuko Unibertsitateak "Kirolaren Eguna" ospatuko du

XXIV. edizio honetan 300 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte eta lehenengoz izango da Atletico San Sebastian Elkarteak Bera Beran (Aieten) dituen instalazioetan

N.G. - 2017(e)ko apirilaren 10a, astelehena - 11:59etan eguneratua

Kirolaren eguna Deustuko Unibertsitatean.

Kirolaren eguna Deustuko Unibertsitatean.

Galería Noticia

Kirolaren eguna Deustuko Unibertsitatean.

DONOSTIA. Garai honetan ohikoa denez, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak "Kirolaren Eguna" ospatuko du, datorren apirilaren 12an, asteazkena. Fakultate guztietako 300 ikaslek baino gehiagok hamahiru kiroletako probetan hartuko dute parte, egun osoan zehar, etenik gabe. Aurten, Kirolaren Egunaren XXIV. edizio hau lehenengo aldiz egingo da Atletico San Sebastian Elkartearen Bera Berako instalazioetan, Aieten, goizeko lehenengo orduetatik hasita. Orain arte, Kirolaren Eguna Altzako kiroldegian izaten zen, baina Bera Berara aldatuta, beste kirol batzuetako probak erantsiko dira, esate baterako, padela eta tenisa.

Ikasleek taldeko kiroletan parte hartu ahal izango dute, futbola, saskibaloia edo boleibola, esate baterako, gizonezkoen taldeetan edo emakumezkoenetan. Banakako eta bikotekako txapelketak ere izango dira, beste kirol batzuetan: tenisa, padela, mahai tenisa, futbolina, dardoak, doitasun futbola, erresistentzia, indar eta trebetasun probak eta hiruko jaurtiketen txapelketa. Ikasleek nahi beste lehiaketetan parte hartu ahal izango dute, taldean, banaka edo binaka. Izan ere, txapelketen egitaraua antolatuta dago ikasle berak, nahi izanez gero, kirol guztietan parte hartzeko. Unibertsitateak parte hartzaile bakoitzari ogitarteko eta edarirako txartela emango dio, probak jokatzen diren bitartean. Proba bakoitzaren amaieran, sariak banatuko dira: dominak eta kirol materiala, irabazleentzat.

Eguna amaitzeko, afari-buffet aparta izango da eta, ondoren, festa Bataplanen, 400 pertsonarentzat. Afaria bukatutakoan, hainbat sariren zozketa egingo da: kiroletako jantziak, afariak, bazkariak, bidaiak, etab.

Kirola bizitza osasungarrirako oso garrantzitsua da eta pertsonen arteko harremanak indartzen laguntzen du. Horregatik, Deustuko Unibertsitateko prestakuntza eta zerbitzu eskaintzaren ardatz nagusietako bat da. Ildo horretatik, eta duela urte batzuetatik hona, Unibertsitateak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak gradua eskaintzen du Bilboko campusean, eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza gradu bikoitza, Donostian eta Bilbon.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902