Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
martxoaren 28an

Deustuko Unibertsitateak Kirola Eguna ospatuko du asteazkenean, Donostian

EUROPA PRESS - 2018(e)ko martxoaren 26a, astelehena - 10:59etan eguneratua

Universidad de Deusto

Galería Noticia

Universidad de Deusto

BILBO. Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusak Kirolaren Eguna ospatuko du asteazkenean, martxoaren 28an. Egun osoan zehar, etenik gabe, 300 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte 13 kiroletan antolatuko diren txapelketetan.

Aurten, bigarren aldiz, Kirolaren Egunaren 25. edizioa Atletico San Sebastian elkarteak Bera Beran dituen instalazioetan egingo da, Aieten, eta hainbat jarduera berri izango dira goizeko 09.00etan hasita.

Antolatzaileek azaldu dutenez, futbol, saskibaloi eta boleibol txapelketak izango dira, mutilentzat, neskentzat eta talde mistoentzat. Banakako eta binakako txapelketak ere izango dira, tenisean, padelean, mahai tenisean eta mahai futbolean.

Edizio honetan proba berezi batzuk ere izango dira, besteak beste, dardoak, futboleko eta saskibaloiko zehaztasuna, erresistentzia, indarra, trebetasuna, boloak, punteria, malgutasuna eta orientazioa.

Txapelketa eta jarduera horien ezaugarria da ikasle guztiek nahi duten modalitate guztietan parte hartu ahal izango dutela, taldean, banaka edo binaka, ez baitira bi saio batera antolatzen. 

Unibertsitateak parte hartzaile bakoitzari txartel bat emango dio (ogitartekoa gehi edaria), probak gainditzen laguntzeko. Kirol proba bakoitzaren amaieran, sariak banatuko dira: dominak eta kirol materiala irabazleentzat.

Kirol proben ondoren, afari buffet bikaina izango da eta, amaitzeko, festa, Bataplanen. Hainbat sari banatuko dira zozketetan: kirol jantziak, afariak, bazkariak, bidaiak eta abar.

Deustuko Unibertsitateak nabarmendu du kirola ezinbestekoa dela bizitza osasuntsurako eta aktiborako, eta pertsonen arteko harremanak sustatzen dituela. Horregatik, Deustuko Unibertsitatearen hezkuntza eta zerbitzu eskaintzaren ardatzetako bat da.

Ildo horretan, unibertsitateak urtean daramatza Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak gradua eskaintzen Bilboko campusean eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza gradu bikoitza, Donostiakoan zein Bilbokoan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902