Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Deustuko Unibertsitateak eta Delta taldeak "Gabriel Sola beka" eman dute

N.G. - 2017(e)ko apirilaren 11a, asteartea - 12:10etan eguneratua

votos |¡comenta!
Jose Antonio Rodriguez Ranzek, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko errektoreordeak, eta Gabriel Solak, Delta Taldeko gerenteak, beka ematen diete Mikel Puyadena eta Yon Iturri ikasleei.

Jose Antonio Rodriguez Ranzek, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko errektoreordeak, eta Gabriel Solak, Delta Taldeko gerenteak, beka ematen diete Mikel Puyadena eta Yon Iturri ikasleei.

Galería Noticia

  • Jose Antonio Rodriguez Ranzek, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko errektoreordeak, eta Gabriel Solak, Delta Taldeko gerenteak, beka ematen diete Mikel Puyadena eta Yon Iturri ikasleei.

DONOSTIA. Gaur asteartea, apirilak 11, Deustuko Unibertsitateak eta Delta Taldeak "Gabriel Sola beka" eman diete Mikel Puyadena Izaguirre eta Yon Iturri Lasa ikasleei (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitzeko 4. mailako ikasleak).

"Gabriel Sola beka" Gabriel Sola urte askotan Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Turismo Eskolako eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle izan zenaren omenez sortu da, ikasketa espediente ona duten campuseko ikasleei laguntza ekonomikoa emateko. Hain zuzen ere, Delta Taldeak 1.500 euro eman dizkie bi ikasleetako bakoitzari.

Deustuko Unibertsitateak eta Delta Taldeak lankidetza hitzarmena dute beka esleitzeko baldintzak zehazteko. Hitzarmena urtero berritzen da eta Delta Taldea enpresaren gizarte erantzukizuneko politikaren barruan dago.

Lankidetza hori, beste erakunde eta enpresa batzuekin dauden hitzarmenekin batera, ekimen egokia eta zehatza da, erakunde, enpresa eta unibertsitateen arteko lankidetza beharrezkoa den une honetan, hezkuntza, ekonomia eta gizarte garapenerako formulak bilatzeko.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902