Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urtarrilaren 13an

Deustuk ateak zabaltzeko lehenengo larunbata izango du 2018-19 ikasturterako

Urtarrilaren 15ean irekiko da graduko eta gradu bikoitzeko ikasketetan onarpen eskaera aurkezteko epea.


n.g. - 2018(e)ko urtarrilaren 11a, osteguna - 10:03etan eguneratua

Universidad de Deusto

Galería Noticia

Universidad de Deusto

DONOSTIA. Deustuko Unibertsitateak Ateak Zabalik lehenengo larunbata izango du urtarrilaren 13an, Bilboko eta Donostiako campusetan, 10:00etatik 14:00etara, etorkizuneko unibertsitateko ikasleei eta euren gurasoei 2018-19 ikasturteko eskaintza akademikoaren eta zerbitzuen berri, banaka, emateko. Fakultateetako eta Unibertsitateko zerbitzuetako arduradunak etorkizuneko ikasleen eskura egongo dira dituzten zalantza guztiak argitzeko, 2018-19 ikasturtean eskainiko diren gradu eta gradu bikoitzen inguruan: ikasketa planak, sarrerako prozesua, praktikak, nazioarteko programa, lan irteerak, irakaskuntzaz kanpoko jarduerak, hizkuntzak, bekak, etab. Gainera, ohi denez, bisita gidatuak antolatuko dira, campuseko instalazioak ezagutzeko. Donostiari dagokionez, Loiola Centrum, Eraikin Teknologikoa, Ikasgelategia, Innogunea...

Deustuko Unibertsitateak 40 gradu eta gradu bikoitz inguru eskaintzen ditu, hainbat aipamen eta sakontzeekin, berezko tituluez gainera, graduko prestakuntzaren osagarri. Arlo askotako ikasketak dira: Zuzenbidea, Enpresa, Ingeniaritza, Hizkuntzak eta Komunikazioa, Politika eta Nazioarteko Harremanak, Psikologia, Hezkuntza eta Kirolak, Gizarte Gaiak eta Teologia.

Digitalizazioa hainbat jakintza esparrutara aplikatzeak ekarriko ditu datorren ikasturterako bi proposamen berriak: Komunikazioko + Ikus-entzunezko eta Multimedia Teknologietako gradua, Donostiako campusean, eta Industria Antolaketako Ingeniaritzako + Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitza, Bilboko campusean. Berria da, halaber, Informatikako Ingeniaritzako + Enpresaren Eraldaketa Digitaleko gradua, lehenengo promozioa aurten lehenengo maila egiten ari baita.

Ingeniaritza arloan hainbat berrikuntza egin dira eta indartu egin da, 4.0 industriari erantzun ahal izateko eta etorkizunean garrantzi eta eskari handia izango duen industria berri horretarako profesionalak prestatzeko. Guztira, 5 gradu bikoitz eta 7 gradu eskaintzen ditu, teknologia digitalean, industrian, diseinuan eta hiru arlo horien konbinazioan. Deustu Espainiako hirugarren unibertsitaterik onena da informatikan, Europako Batzordeak 2017rako egin duen U-Multirank sailkapenean. Guztira, 5 titulazio eskaintzen ditu Informatika arloan. Aipatutako bi horiez eta Informatikako graduaz gainera, beste hiru gradu bikoitz eskaintzen dira, Informatika beste arlo batzuekin uztartzeko: Industria Antolaketako Ingeniaritzarekin, Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritzarekin eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzarekin. Azken gradu hori Donostian eskaintzen da eta ekonomia digitala gidatu nahi duten pertsonei eskaintzen zaie, aholkularitza teknologikoa emateko prestatzen ditu, enpresen eta multinazionalen eraldaketa digitalari laguntzeko, edo nork bere negozio berritzailea sortzeko.

Zuzenbidearen arloan, azpimarratzekoa da Skills for International Lawyers berezko titulua: bigarren mailatik aurrera egin daiteke, Zuzenbideko graduarekin, Zuzenbidea + Ekonomia Espezialitatearekin eta Zuzenbidea + IKTetako Espezialitatearekin. Titulu berri horrek nazioarteko zuzenbide esparruan lan egiteko behar diren gaitasunak emango dizkie ikasleei. Donostiako campusean, Zuzenbideko eta Komunikazioko gradu bikoitza nahiko eskaintza berria da, ikasleak gaitzen ditu informazioa kudeatzeko, zuzenbideko jakiteak edukiz. Hala, lan egin ahal izango dute hedabideetako lege aholkularitzetan, ikerketako kazetaritzan -gai izango baitira delitu baten lege ondorioak ulertzeko- edo komunikazio sailetan.

Enpresa arloan, Donostiako campusean azpimarratzekoak dira Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (EAZ), nazioarteko titulazio bikoitza eskuratzeko aukera ematen duena, nazioarteko beste unibertsitate batzuekin lankidetzan;EAZ + Digital Business Skills, EAZko gradu prestakuntzari enpresa aro digitalean kudeatzeko beharrezkoak diren jakiteak eta zuzendaritzako trebetasunak garatzea eransten diona;eta EAZ + International Management Skill, EAZko gradu prestakuntzari enpresak eta erakundeak nazio eta kultura askotako ingurunean kudeatzeko behar diren zuzendaritzako trebetasunak garatzeko aukera eransten diona.

Azken urte hauetan abian jarri diren beste titulazio batzuen inguruko informazioa ere emango da saio horietan: Filosofia, Politika eta Ekonomiako gradua;Gizarte Hezkuntzako eta Gizarte Laneko gradu bikoitza, gure inguruan bakarra;Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitza (Bizkaian eta Gipuzkoan ikasketa hori eskaintzen duen unibertsitate bakarra eta EAEko pribatu bakarra), eta Turismoa, Gizarte Lana eta Komunikazioa titulazioak, azken hori, arestian aipatu bezala, Ikus-entzunezko eta Multimedia Komunikazioko Teknologien aukerarekin.

Bilboko campusean, orain dela gutxi hasi zen eskaintzen Lan Harremanetako gradua, lan munduaren konplexutasuna antzematen eta aztertzen ikastea eta mundu horrek dituen arazoei erantzuten laguntzea helburu duena, baita Euskal Hizkuntza eta Kulturako gradua ere, euskal hizkuntzaren eta kulturaren aplikazioak lantzen dituena. Gradu bikoitzei dagokienez, enpresa eta ingeniaritzaren arlokoez gainera, Zuzenbidea + Lan Harremanak, Euskal Hizkuntza eta Kultura + Hizkuntza Modernoak (ingeles ikasketak), eta Gizarte Hezkuntza + Gizarte Lana eskainiko dira, ikasketa berrienen artean.

Ateak Zabalik larunbatak otsailaren 24an eta maiatzaren 5ean izango dira berriro.

Informazioa

Eguna: urtarrilaren 13a, larunbata

Ordua: 10:00-14:00

Tokia: Arrupe eraikina, Donostiako campusean / Unibertsitateko klaustroak, Bilboko campusean


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902