Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Deustuk 9 titulu dual jarriko ditu abian hiru urtetan (5 gradu eta 4 master)

2017an master dual batekin hasi da, 2018an 3 aipamen dual eskatu ditu eta 2019an beste 5 eskatzekotan dago

2018(e)ko maiatzaren 23a, asteazkena - 16:34etan eguneratua

Entrada al campus de la Universidad de Deusto, en Donostia.

Donostiako Deustuko Unibertsitatea.

Galería Noticia

Entrada al campus de la Universidad de Deusto, en Donostia.

DONOTIA. Datorren ikasturterako unibertsitateko titulazio dualen aurkezpenaren ondoren, Deustuko errektore José María Guibertek zorionak eman dizkio Hezkuntza Sailari Unibertsitate-enpresa estrategiaren garapenagatik, eta unibertsitatean prestakuntza duala bultzatu, ezarri eta garatzeko Deustuk hartu duen konpromisoa berretsi du. "Prestakuntza duala gure unibertsitatearen oraingo eta etorkizuneko ardatz estrategikoetako bat da dagoeneko. Horren isla da Deustuko Hezkuntza Eredu Duala -azaldu zuen".

Deustuko Hezkuntza Eredu Duala

Gaur dual aitorpena jaso duen titulazioak, Lan Harremanen Graduak, bat egiten du gaur egun abian dagoen Egitezko Ekintzailetzako Master Dualarekin. Egiaztatzeko aurkeztuta daude Unibasq-en Industria Digitaleko gradu duala -Egibiderekin aliantzan aurkeztua, Gasteizen- eta Automozioko Diseinu eta Fabrikazioko Unibertsitate Masterra. Errektoreak azpimarratu zuen "ez direla antzinako tituluak, prestakuntza dualera egokituak, ezta ibilbide dual sortu berriak ere;titulu berriak dira, % 100ean dualak izateko pentsatu, diseinatu eta sortuak. Horrek, jakina, prestatzeko eta egiaztatzeko prozesu luzeagoa eta konplexuagoa eskatzen du". 2019-2020 ikasturtean hainbat jakintza arlotako bost titulu berri bilduko dira, Deustuko Hezkuntza Eredu Dualaren garapenera.

Prestakuntza duala eta enpresako Deustuko ekosistema

Errektoreak nabarmendu zuen duala izateak ez duela praktika gehiago esan nahi.: "hori bide erraza litzateke, baina hori ez da bidea, eta ez da duala ere". "Dual izateak esan nahi du -erantsi zuen- paradigma berria, eredu berria, baina ez prestakuntzakoa, Unibertsitatea eta enpresa prestakuntzan lankide izatea baino. Hori, benetan, berria da. Horregatik, lehentasuna du prestakuntza prozesuko lankidetza rol berri horretan enpresekin aliantza sendoak ezartzeak. Horixe da gaur gure lehentasuna. Eta pozez esan dezakegu gaur egun -eta martxan dauden lau titulu horietarako, aitortuta edo Agentziara aurkeztuta daudenetarako-, 52 enpresa baino gehiago ditugula Deustuko Prestakuntza Dualeko ekosistemaren barruan, besteak beste: Mercedes Benz, CIE Automotive, Ibilgailuetako klusterra, Tecnalia, Siemens Gamesa, Petronor, Euskaltel, Idom, Fundación BBK, Deloitte, Salto Systems, Maier...


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902