Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Deustu prest dago mundu osoko jesuiten unibertsitateetako 300 errektore eta arduradun baino gehiago hartzeko

Uztailaren 8tik 12ra, Deustu jesuiten unibertsitateen hiriburu izango da

N.G. - 2018(e)ko uztailaren 4a, asteazkena - 14:30etan eguneratua

Cardenal Ravassi, cuando fue nombrado doctor honoris causa por la Universidad de Deusto, en 2014.

Cardenal Ravassi, cuando fue nombrado doctor honoris causa por la Universidad de Deusto, en 2014.

Galería Noticia

Cardenal Ravassi, cuando fue nombrado doctor honoris causa por la Universidad de Deusto, en 2014.

DONOSTIA. Deustuko Unibertsitatea prest dago Jesuiten Goi Mailako Hezkuntza Erakundeen Munduko Batzarra hartzeko, uztailaren 8tik 12ra, Bilbon. Jesusen Lagundiko Arturo Sosa aita jenerala buru izango duen topaketan, mundu osoko jesuiten goi mailako hezkuntzako berrehun unibertsitate, college eta erakundetako 300 errektore eta agintari inguru elkartuko dira. Hala, Deustu jesuiten unibertsitateen hiriburu bihurtuko da​.

​"Transforming Our World Together" (Elkarrekin mundua aldatzen) lema harturik, erakunde jesuiten eta munduko erronka nagusienetariko batzuk hartuko ditu Batzarrak hausnarketarako eta sakontzeko gai: lidergo zibikoa eta politikoa, ingurumen eta ekonomia arloetako justizia, egoerarik ahulenean dauden sektoreentzako hezkuntza, bakea eta adiskidetzea edo erlijioen arteko elkarrizketa​.

​IAJU Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkartea sare berria eratzea

Batzarrean gorengo mailako hizlariak egongo dira, Gianfranco Ravasi kardinala, Giuseppe Versaldi kardinala, Pankaj Mishra eta Gaël Giraud SJ. Batzarrean IAJU Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkarteko zuzendaritza batzorde berrirako erabakiak eztabaidatuko dira eta unibertsitateen arteko lankidetzarako aukera berriak, eskualdeetako sareak eta nazioarteko elkartea bera ere aztertuko dira.

Karga sinboliko handiko uneak ere izango dira, Loiolako Santutegian IAJU Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkartea sare berria eratzea eta sinatzeko ekitaldia, esaterako. Elkarteak izaera juridikoa, egitura, egonkortasuna eta bultzada emango dio mundu osoko jesuiten unibertsitate sareari.

Munduko jesuiten unibertsitaterik ospetsuenek hartuko dute parte munduko hirugarren batzar horretan. Euren artean daude Georgetown University, Santa Clara University, Loyola Chicago, San Francisco University, Pontifikal Gregoriarra (Italia), Javeriana Bogotá, Iteso (Mexiko), Cordobako Universidad Católica (Argentina), Manilako Ateneo edo Tokioko Sofia. Lehenengo bi batzarrak Mexikon (2010) eta Melbournen (2015) izan ziren.

Mundu osoko hiri multzo hautatu baten artean aukeratu zuten Deustuko Unibertsitatea, 2018ko Batzarraren egoitza izateko. Alde horretatik, bilkura Bilbon izateak aitorpena eta babesa emango dizkio Deustuko Unibertsitateari eta Bilbori, oro har. Horrez gain, Elkartea eratzeak aukerak zabalduko dizkio Deusturi nazioarteratzeko eta mundu osoko beste erakunde batzuekin sarean lan egiteko.

Egitaraua

Ekitaldi akademikoak uztailaren 9an, astelehenean, hasiko dira, 9:15ean, Versaldi kardinalak emango duen ongietorriarekin. Ondoren, 11:00etan, erakunde mailako hasiera eta Ravassi kardinalaren ponentzia izango da: "Catholic social teaching and the role of the Jesuit University today" (Irakaskuntza sozial katolikoa eta Jesuiten Unibertsitateen rola gaur egun). Jarduerek 14:15ean jarraituko dute, sei gai ildoen aurkezpen eta talde lanarekin​.

 ​Uztailaren 10ean, asteartean, Pankaj Mishra politologoak emango die hasiera ekitaldiei 9:00etan, hitzaldi honekin: "Social and political fragmentation and the role of the Jesuit University" (Zatiketa sozial eta politikoa eta Jesuiten Unibertsitateen rola). 14:15ean, Gaël Giraud ekonomialari jesuitak hitzaldi hau eskainiko du: "Economic Inequality and Environmental degradation and the role of Jesuit Universities" (Desberdintasun ekonomikoa eta ingurumena hondatzea, eta Jesuiten Unibertsitateen rola) Egun horretan, taldeko lanek gai ildoak jorratzeari ekingo diote.

Uztailaren 11ko jarduerak Loiolako Santutegian izango dira. 10:00etan, Jesusen Lagundiaren aita jeneralak, Arturo Sosak, hitzaldi hau eskainiko du: "The role of Jesuit Universities and the call to reconciliation" (Jesuiten Unibertsitateen rola eta adiskidetzerako deia). Ondoren, Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkarte berria eratzeko sinadura ekitaldia izango da. Aita Jeneralak eguna aprobetxatuko du jesuitekin taldeka elkartzeko.

Azkenik, uztailaren 12an, talde-lanetako proiektuen emaitzak aurkeztuko dira eta, 14:30ean hasiko den osoko bilkuran, txosten, ondorio eta gomendioak ezagutaraziko dira.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902