Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
“teaching excellence”

Deusto, irakaskuntzaren bikaintasuneko munduko 6 onenen artean

Edinburgon izandako gala baten barruan jakinarazi zen saria. Deustuko Hezkuntza Ereduaren izaera berritzailea eta “ikasleen independentzia eta pentsamendu kritikoa" garatzeko egiten duen ekarpena nabarmendu dute

2018(e)ko uztailaren 19a, osteguna - 13:38etan eguneratua

Almudena Eizaguirre, José María Guibert eta Elena Auzmendi.

Almudena Eizaguirre, José María Guibert eta Elena Auzmendi.

Galería Noticia

Almudena Eizaguirre, José María Guibert eta Elena Auzmendi.

José María Guibert errektoreak hau adierazi zuen: “Gure prestakuntza eredua da Deusturen nortasunaren ezaugarri garrantzitsuena eta gaur nazioarte mailako saria jaso dugu horregatik, gorengo mailakoa, hain zuzen ere. Horixe da Deustuk ikasleei, familiei, herrialdeari eta gizarteari egin diezaiekeen ekarpenik onena”.

DONOSTIA. Deustuko Unibertsitateak irakaskuntzaren bikaintasuneko nazioarteko lehenengo sei sarietako bat jaso du, bertako hezkuntza ereduaren izaera sendo eta berritzaileagatik, eta ikasleen independentzia eta pentsamendu kritikoari egiten dion ekarpenagatik. Saria José María Guibert errektoreak jaso du Edinburgon, Global Teaching Excellence Award 2018 (irakaskuntzaren bikainasuna) galan, Higher Education Academy /Advance HE eta Times Higher Education erakunde britainiar ospetsuek sustatutako sarien galan. 2018ko edizioan mundu osoko 41 herrialdetako 300 unibertsitatek baino gehiagok hartu dute parte.

José María Guibert errektorea Elena Auzmendi Ikasketen Antolamenduko errektoreordearekin eta Almudena Izaguirre Irakaskuntzaren Berrikuntzako Unitateko arduradunarekin joana zen bertara. Ilusio berezia eta poza adierazi zituen eta sariaren aparteko balioa azpimarratu zuen: "Gure ikasleen eta euren familien, gizartearen eta estatu eta Europa mailako ranking-etako aitorpenaz gain, orain nazioarteko eta maila globaleko gorengo mailako aitorpena dugu". Irakaskuntza eta ikaskuntza eredu propioari -Deustuko Hezkuntza Ereduari- egin zaion aitormena da eta irakaskuntzaren berrikuntzaren aldeko apustu irmo eta sendoa. Gure ikasleak bikaintasunean prestatzea da Deusturen izaeraren ezaugarririk nagusiena eta gaur nazioarte mailako saria jaso dugu horregatik. Horixe da, zalantzarik gabe, Deustuk ikasleei, familiei, herrialdeari eta gizarteari egin diezaiekeen ekarpenik onena".

Errektoreak merezimendua unibertsitate elkarte osoari zabaldu nahi izan zion: "egunean-egunean pertsona bakoitzak egiten duen lan eta ahaleginagatik jaso dugun saria da, baita aspaldiko urteotan Ikasketen Antolamenduko Errektoreordetzatik eta Irakaskuntzaren Berrikuntzako Unitatetik eginkizun hori lideratu duten pertsonek egin dutenagatik, denek egin baitute posible sari hori jaso ahal izatea". Eta honelaxe amaitu zuen: "Munduko onenen artean egoteak berretsi egiten du uste sendo horri eusteko eta pizgarri da guretzat bide horretan aurrera egiteko: berritzea eta sortzaileak izatea da irakaskuntzaren bikaintasunerako bide bakarra. Aurrerantzean, 2018ko uztailaren 18a gorriz markatuko dugun eguna izango da, gure Unibertsitatearen historia luzean".


etiquetas: deusto, bikaintasuna


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902