Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
EAZko Gradu Amaierako Lan Onenari emateko

Deusto Business Schoolek Sebastian Iruretagoyena - ESTEko VII. Promozioa saria sortu du

Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradu Amaierako Lana Donostiako campusean egiten ari diren ikasleen ahalegina aitortu eta sustatze du xede

n.g. - 2017(e)ko otsailaren 20a, astelehena - 12:16etan eguneratua

Alumnos de grado de una promoción anterior de Deusto Business School, donde también se imparte el MIB.

Alumnos de grado de una promoción anterior de Deusto Business School. (n.g.)

Galería Noticia

Alumnos de grado de una promoción anterior de Deusto Business School, donde también se imparte el MIB.

Saria 3.000 eurokoa izango da eta Sebastian Iruretagoyena irakasleari omenaldia egin nahi dio, Gipuzkoako ikasle, zuzendari eta enpresaburuen heziketan pertsona garrantzitsua eta MBA Exekutiboaren lehenengo zuzendaria.

DONOSTIA. Deustuko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak, Deusto Business Schoolek, "Sebastian Iruretagoyena-ESTEko VII. Promozioa saria 2016-2017 ikasturteko EAZko Gradu Amaierako Lan Onenari" saria emango du Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu Amaierako Lana Donostiako campusean egiten ari diren ikasleen ahaleginak aitortzeko eta sustatzeko asmoz. Saria ESTE-Enpresa Tekniken Goi-mailako Eskola zaharreko VII. Promozioko lizentziadunek emango dute, aurten graduatu zireneko berrogeita hamar urteurrena ospatzen dutelako.

Era berean, promozio horretako kide bat nabarmendu nahi izan dute horrela: Sebastian Iruretagoyena irakaslea. Iruretagoyena urte askoan izan zen ESTEko irakasle eta MBA Exekutiboaren lehenengo zuzendaria izan zen;2009an hil zen. Irakasle aritu zen kontabilitatean, finantza analisian eta finantzetan, eta pertsona garrantzitsua izan zen Gipuzkoako inguruko ikasleen, zuzendarien eta enpresaburuen prestakuntzan.

Deusto Business Schoolen misioa -aurretik ESTErena, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusaren haziarena zen bezalaxe- profesional arduratsuak prestatzea da, mundu globalean enpresa proiektu iraunkorrak sustatzeko eta gidatzeko gai izango direnak, gizarte oparoagoa, zuzenagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko. Era berean, jakintza sortu nahi du, gizartearen eta erakundeen erronka nagusiei erantzuteko, diziplinarteko ikuspegitik eta gainerako eragileekin elkarlanean. Misio hori Deustuko Unibertsitatearen misiotik eta Jesusen Lagundiko unibertsitate ikastetxeen izaera eta misioa gidatuko duten oinarrizko printzipioetatik ondorioztatzen da.

Ildo horretatik, alderdi akademikoari eta gizarte eraginaren alderdiari begiratuta nabarmentzen den Gradu Amaierako Lanak jasoko du saria. Gaur egungo gizartearen erronkei erantzungo dieten gaiak edo enpresa proiektuak ardatz dituzten Lanak saritu nahi dira, gizartea eraldatzen laguntzen dutenak. Hautagai izan daitezke ikasturte honetan Deusto Business Schooleko Donostiako campusean EAZko Gradu Amaierako Lana irakasgaian matrikulatuta dauden ikasle guztiak.

Sarirako hautagai izateko gutxienez bi baldintza bete behar dira: alde batetik, Gradu Amaierako Laneko taldekide guztiek gutxienez 8 kalifikazioa lortu behar dute, batez beste, dagokien ikasturteko ohiko deialdian;beste aldetik, proiektua unibertsitatetik kanpoko eragileren batekin elkarlanean egingo da (enpresa, erakunde publikoa, irabazi asmorik gabeko erakundea, etab.).

Saria 3.000 eurokoa izango da eta eman gabe geldituko da Epaimahaiak uste badu aurkeztutako lanek ez dituztela baldintzak betetzen. Epaimahaia nagusiki Deustuko Unibertsitateko kideek osatuko dute, EAZko Graduko zuzendariak proposatuta. Epaimahaiak Gradu Amaierako bost Lan finalista aukeratuko ditu, proiektuaren bikaintasun akademikoa eta gizartean izango duen eragina kontuan hartuta. Saria jendaurrean emango da, datorren ekainean.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902