Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

DBSk Sebastian Iruretagoyena saria eman dio ikasturte honetako EAZko gradu amaierako lan onenari

Sariaren helburua ikasleen ahaleginak aitortzea eta sustatzea eta Sebastián Iruretagoyena irakaslea gogoratzea da, Gipuzkoako lehenengo MBA exekutiboaren zuzendaria izan baitzen eta garrantzi handia izan baitzuen Gipuzkoako ikasle, zuzendari eta enpresaburuen prestakuntzan

n.g. - 2018(e)ko ekainaren 29a, ostirala - 14:23etan eguneratua

Luis Javier Bastida, Kristina Zabala eta ikasle sarituak.

Luis Javier Bastida, Kristina Zabala eta ikasle sarituak.

Galería Noticia

Luis Javier Bastida, Kristina Zabala eta ikasle sarituak.

Donostia. Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak-Deusto Business Schoolek "Sebastian Iruretagoyena saria" eman dio 2017-18ko EAZko Gradu Amaierako Lan Onenari. Aurtengo saria Marina Arellano, Mikel Intxausti, Julen Mungia eta Helene del Rio ikasleek Donostian SDDR sistema ezartzeko proba pilotuaren inguruan aurkeztu duten lanak jaso du.

Lanaren helburua da PET plastikozko eta aluminiozko ontzientzat SDDR-Ontzien Gordailu, Itzulketa eta Berreskuratze Sistema bat garatzea eta ezartzea. SDDR sistemaren proba pilotu bat egin da Donostian, sistema honen bideragarritasuna erakusteko. Izan ere, sistema oso zabalduta dago, besteak beste, Alemanian eta Norvegian, eta ontzien itzulketa tasa handiak lortzen dira herrialde horietan.

Sari honekin Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZko) Gradu Amaierako Lana Donostiako campusean egiten ari diren ikasleen ahaleginak aitortu eta sustatu nahi dira. Saria Sebastian Iruretagoyena ESTEko irakasle izan zenaren lagunek eta familiak ematen dute, hura gogoratzeko. ESTEko irakasle izan zen urte luzez, eta lehenengo MBA exekutiboaren zuzendari. Sebastian Iruretagoyena irakasle aritu zen kontabilitatean, finantza analisian eta finantzetan, eta pertsona garrantzitsua izan zen Gipuzkoako inguruko ikasleen, zuzendarien eta enpresaburuen prestakuntzan.

Honela zioen Luis Javier Bastidak, Sebastianen lagunen izenean: "Sariak Deusto Business Schoolen misioa eta balioak azpimarratu nahi ditu. ESTE DBSren barruan geratu zen orain dela urte batzuk eta Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusaren hazia izan zen. DBSk profesional arduratsuak hezi nahi ditu, ingurune globalean enpresa proiektu iraunkorrak sustatzeko eta gidatzeko gai izango direnak, gizarte oparoagoa, bidezkoagoa eta inklusiboagoa lortzeko. Eta hori egiteko, jakintza sortu nahi du, diziplina aniztasunaren bidez, beste eragile batzuekin lankidetzan, gizartearen erronka nagusiei erantzun bat ematen laguntzeko. Sariak Sebastian Iruretagoyena zena gogoratu nahi du, 2009an hil zena. Iruretagoyena irakasleak ikasleen oroimenean jarraitzen du, enpresa jardueran aritzen diren guztientzat ezinbesteko gaiak lantzen zituelako. Kontabilitate eta finantza analisian espezialista zen eta ikasleek zenbakien atzean zer dagoen ikasten zuten. Hasieran hizkuntza kriptikoa zena, haren eskolen ondoren funtsezko tresna bihurtzen zen.

Sariaren epaimahaia Kristina Zabalak, Deusto Business Schooleko Graduko dekanordeak;Cristina Iturriozek, Gradu Amaierako Lanen koordinatzaileak;David Iruretagoyena, familiaren ordezkariak;eta Luis Javier Bastidak, Sebastian Iruretagoyenaren promozioko ikaskideen ordezkariak osatu dute, eta ikuspegi akademikoa ez ezik, gizarte eragina eta Unibertsitateaz kanpoko eragileen lankidetza ere hartu dituzte kontuan epaia ematerakoan. Epaimahaiak lau proiektu finalista aukeratu ditu, guztiak kalitate eta intentsitate handiko lanak. Epaimahaiak ekonomia eta finantza analisirik onena duen EAZko Gradu Amaierako Lanaren Saria hutsik uztea erabaki du.

Sari honen hautagai izan daitezke ikasturte honetan Deusto Business Schooleko Donostiako campusean EAZko Gradu Amaierako Lana irakasgaian matrikulatuta dauden ikasle guztiak. Saria 2.000 eurokoa da EAZko Gradu Amaierako Lan Onenarentzat eta 1.000 eurokoa, ekonomia eta finantza analisirik onena duen EAZko Gradu Amaierako Lanarentzat.

Sari honen bidez Sebastian Iruretagoyena gogoratu nahi da, ESTEko irakasle ezaguna. Hitz hauek esan zituen Luis Javier Bastida ikaskideak hari buruz: Irakasle gogorra zen, baina zuzena. Ziur ez zituela notak oparituko, irakasle bikaina baitzen eta, horrenbestez, bikaintasuna eskatzen zien, halaber, ikasleei. Sari honen bidez, VII. promozioak dagoeneko gaurekin ez dauden ikaskideak gogoratu nahi ditu eta Sebastian Iruretagoyenak ordezkatzen zituen balioak sustatu".


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902