Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Boluntarioen hainbat elkartek beren proiektuak azalduko dituzte Deustoko Unibertsitatean

Hazi eta Ikasi, ASPACE, SOS Arrazakeria, Goyeneche Fundazioa, Caritas, Nagusilan eta Why not? elkarteek hartuko dute parte Elkarteen Azokan.

2017(e)ko irailaren 18a, astelehena - 11:52etan eguneratua

votos |¡comenta!

Galería Noticia


Datorren asteartean, irailak 19, “Elkarteen Azoka” izango da, berriro ere, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Tokiski aretoan. Azoka horren helburua da boluntarioek elkarteek interesa duten pertsonei beren proiektuak eta haietan parte hartzeko aukerak aurkeztea, nagusiki ikasleei baina baita boluntario izan nahi duten pertsona guztiei ere. Hazi eta Ikasi, ASPACE, SOS Arrazakeria, Goyeneche Fundazioa, Caritas, Nagusilan eta Why not? elkarteetako arduradunek egiten duten lana aurkeztuko dute eta bertaratuen zalantzak argituko dituzte.

Boluntario lanetan parte hartu nahi duten pertsonek, aukera guztien inguruko informazioa jaso ondoren, hiru erakunde aukeratu beharko dituzte, beren lehentasunen arabera, irailaren 25etik 29rako astean. Ondoren, urriko lehenengo astean, pertsona horiei jakinaraziko zaie zein erakundetan egingo duten boluntariotza esperientzia hori. Aste horretan bertan, prestakuntza asko bat izango dute, ALBOANeko profesional baten eskutik. Urtean zehar beste lau prestakuntza saio egingo dira, hainbat gairen inguruan: lankidetzako jokoak, jarraipena, boluntariotzaren inguruko gogoeta, amaiera eta ebaluazioa. Esperientziaren amaieran, memoria txiki bat prestatu beharko da, motibazioa, gogoetak, esperientziak eta bukaerako ondorioa azaltzeko.

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko ikasleek, irakasleek, ikertzaileek eta zerbitzuetako langileek ikasturtean zehar eta udan Gipuzkoako gobernuz kanpoko elkarteetan eta bestelako elkarteetan boluntario esperientzia bizitzeko aukera dute. Boluntario lanaren bidez bazterketa mundura hurbiltzeak eta urrun gelditzen zaizkigun beste errealitate batzuk ezagutzeak laguntzen du mundua hobetzen eta eraldatzen, gizarte beharrei, arazoei eta interesei erantzun bat emanez. Elkartasuneko konpromiso horrek gizarte osoaren bizitza hobetzen laguntzen du.

Eguna: irailak 19, asteartea
Ordua: 15:00etan

Tokia: Tokiski aretoa, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusa.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902