Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Olagarroz bete zituzten atzo zumaiarrek bihotz eta tripak

Eguzkiaren laguntzarekin, Olarro Egun borobila ospatu zuen bertaratu zen jende mordoak

Nagore Odriozola - Domingo, 16 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Herri bazkariko arduradunak, 600 pertsonentzako olagarroa prestatzen, atzo.

Herri bazkariko arduradunak, 600 pertsonentzako olagarroa prestatzen, atzo.

Galería Noticia

Herri bazkariko arduradunak, 600 pertsonentzako olagarroa prestatzen, atzo.

zumaia- Olagarroak eta Zumaiak beti izan dute lotura berezia. Betidanik harrapatu eta sukaldatu duten jakia da, baina orain festa bihurtu dute. A zer nolako festa, gainera. Eguraldiak ez zuen kalerik egin atzo eta zumaiarrek euren egunik esanguratsuena giro ederrean ospatzeko aukera izan zuten. Olarro Eguneko ohiturei jarraituz, kolore granateko zapi eta kamixetak soinean, herritarrek goizean goizetik ekin zioten festari. Urolako itsasadarrean, XII. Olarro Eguneko banderaren lehiaketa ospatu zuten, motorrak berotzen joateko. “Ederra da batel estropadara gerturatzea, kuadrilen arteko pike polita sortzen delako bertan”, zioen gazte batek lagunen zain zegoen bitartean. “Niri esaterako olagarroa ez zait gehiegi gustatzen baina gaurko egunean festaz gozatzeko badira beste hainbat aukera”, gehitu zuen.

Izan ere, 750 kilo olagarro sukaldatu ziren atzo Zumaian. Egun osoan zehar brotxeta moduan saldu zuten, eta herri bazkarira joan ziren 600 lagunek, egosita patatekin eta paellan ere jan zuten. Aurretik zopa eginda ere dastatzeko aukera izan zuten baina azken honekin guztiak ez datoz bat: “Usainak atzera egiten die askoei, baina zaporea ederra da”, zioten batzuk. Gutizia moduan, bestalde, fajita barruan jateko aukera ere izan zuen Showcooking-era gerturatu zen jendeak. Benetan sinesgaitza dirudi jaki hau gustuko ez duen inorrekin topatzea halako festa batean.

Goizean batel estropada martxan ipintzen zuten bitartean, Jakintza Kultur Elkarteko kideek euren postuaren muntaia egina zuten dagoeneko, brotxetak saltzeko prest. “Gu orain hemen gaude, baina festak herriaren bestaldean jarraituko du. Mila ekintza ditugu gaurkoan festaz gozatzeko!”, zioen bertako kide batek. Izan ere, horixe da Olarro Egunaren arrakastaren giltza, herriko eragileen parte-hartzea. Batzuk janariaz arduratzen diren bitartean, besteak beste hainbat ekintza antolatzen dituzte eta guzti horren ondorioa da halako festa borobil bat.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902