Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Bideratu gabeko gaiei heltzeko” eskatu diote Udalari

? |

Domingo, 16 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Kristina Pelaez eta Lore Agirre EH Bilduko kideak.

Kristina Pelaez eta Lore Agirre EH Bilduko kideak.

Galería Noticia

Kristina Pelaez eta Lore Agirre EH Bilduko kideak.

Tolosa- Ikasturtea hasi berritan, EH Bilduren ustez bideratu gabe jarraitzen dute legegintzaldi hasieratik mahai gainean zeuden gai askok. “Gai estrukturalei ez die behar bezalako erantzunik eman oraingoz EAJ-PSE gobernuak;legealdi ia osoa joan da, eta hor diraute tolosarren bizitza-kalitatean zuzenean eragiten duten arazo askok”, aditzera eman dute Kristina Pelaez eta Lore Agirre EH Bilduko ordezkariek. Era berean, beren kezka azaldu dute herritarrek eta eragileek udal diru-lagun-tzak jasotzeko arazoak dituztela adierazi dietelako.

Erantzunik gabeko gai horietako bat da, oposizioaren ustez, eskualdeko osasun zerbitzuarena. EH Bilduren esanetan, “azken 30 urtetan ez da inbertsiorik egin osasun zerbitzuan;are gehiago, murrizketa ugari jasan dira. Ezinbesteko da beste eskualdeen pareko osasun zerbitzua izatea. Eskualde-ospitale publikoa behar dute Tolosak eta Tolosaldeak”.

Era berean, eskualdeko garraio zerbitzuaren egoerari behin behineko irtenbidea eman behar zaiola uste dute. EH Bilduren iritziz, hiribusarena zerbitzu publikoa izanik, udalak zuzenean eskaini beharreko zerbitzua da eta udal gobernuari Foru Aldundiaren eta langileen arteko bitartekari lanak burutzeko ere eskatzen diote.

Bestalde, eraikin publikoen erabilera plana martxan jartzea beharrezkoa dela uste du EH Bilduk eta auzoen zahar-berritze planaren baitan San Esteban eremurako proiektu bat adosteko premia ikusten dute: “auzo zaharkitua albo batera utzi du udal gobernuak, baina San Estebanek ezin du gehiago itxaron”. - M.S.S.

etiquetas: eh bildu, tolosa


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902