Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eskuragai daude Lazkaoko Gurutze auzoko garajeak

Proiektu berrian 34 garaje eraikiko dira eta horiek lortzeko izena eman daiteke

M. Aranburu - Domingo, 16 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Lazkaoko Gurutze auzoko irudia.

Lazkaoko Gurutze auzoko irudia. (Argazkia: Udala)

Galería Noticia

Lazkaoko Gurutze auzoko irudia.

lazkao- Lazkaoko Gurutze auzoko urbanizazio proiektua abian da eta horren barruan, fase berri bati ekin nahi zaio orain. Hauxe da lortu nahi dena: Gurutze 1-2 eta Hirigoien 14-18 inguruko eremuetan lur azpiko garajeak eraiki eta urbanizazioa berritzeko lanak egitea.

Guztira, 34 garaje eraikitzea jaso-tzen da proiektuan. Garajeen salmenta prezioari dagokionez, 21.500+BEZ izango da, beraz, 26.015 euro balioko du bakoitzak. Lazkaon erroldatuta daudenek edota Lazkaon garatzen den jarduera komertzial edo profesional baten titularrak garaje horiek eskuratzeko aukera izango dute, epea zabaldu egin baitute irailaren 27a bitartean. Hala ere, eskatzaile bakoitzak garaje bat eskuratu ahal izango du.

Lazkaoko Udalak lehiaketa publikoa egin du garajeak eraikitzeko eta gainazaleko urbanizazioa berritzeko lanak esleitzeko. Murias enpresa aurkeztu da, eta hala, bera izango da lanak egingo dituena. Gainera, enpresa izango da garajeen salmenta kudeatuko duena. Beraz, Lazkaoko Udaletik nabarmendu dute Gurutze auzoan egingo diren garajeetako bat erosi nahi duenak, Muriasek martxan jarri duen izen-emate prozesuan eman beharko du izena, datos@muriasgrupo.comhelbidera mezua bidalita edo 943 46 70 00/696 18 76 61 telefonora deituta. Izen-ematerako prestatu den orria bete eta Udaletxean ere eman daiteke izena.

Auzoko proiektuaren prozesua lantzerako orduan galdeketa egin zitzaien herritarrei, ea interesik izango luketen garajeak eraikiko balira horiek erosten. Hainbatek azaldu zuten jarrera positiboa eta galdeketa horretan izena eman eta oraindik interesarekin jarraitzen dutenek berriz ere izena eman beharko dutela gogoratu dute. Urbanizazio lanak ere Murias enpresak egingo ditu. Kasu honetan, ordea, Lazkaoko Udalaren gain egongo da urbanizazio lan horien kostua, 816.000 euro inguru. Behin lanak hasitakoan, lanen iraupena 9 hilabete ingurukoa izatea aurreikusten dute.

Hurrengo 2 hilabetean salmenten %75 gauzatuko ez balira, Muriasek proiektua bertan behera uztea eska dezake. Hala gertatuko balitz, garajeak eraikitzeko eta urbanizazio proiektua egiteko Udalarekin duen konpromisoa eten egingo litzateke. Izena eman duten guztien artean zozketa publikoa egingo da garajeak esleitzeko eta esleipen prozeduraren xehetasunak, zozketa ekitaldian bertan argituko dituzte, zozketa egin aurretik.

etiquetas: lazkano, garajeak


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902