Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Urrundik bertan

Xabier Euzkitze - Domingo, 16 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Euskal Diasporaren 1. Eguna ospatu zen atzo zortzi, irailaren 8an. Ez da ausaz hautaturiko eguna, zor-tziak esanahi sinboliko berezia du kasu honetan. Beti esan izan da diaspora dela Euskal Herriaren zortzigarren probintzia. Bestalde, 1522ko irailaren 8an iritsi zen Juan Sebastian Elkano getariarra Sevillara, munduari bira emanik.

Ospakizun horren karietara, mundu zabaleko euskal komunitatearen hainbat ordezkari bildu ziren Gasteiza. Lehendakaritzan egin zuten ekitaldi ofiziala. Lehen lerroan zeuden lehendakaria, sailburuak eta gainerako agintariak. Haien atzeko bi ilaretan eseri ziren dantzariak, hainbat herrialdetatik bilduak. Aurrez sarean landua zuten koreografia, eta aurreko egunetan findua. Dantzari horietako batzuk lehen aldiz etorriak ziren Euskal Herrira. Pentsa zer izango zen haientzat ekitaldi ofizial nagusian parte hartzea. Dantzan zihardutela, hiruzpalau dantzari negarrez hasi ziren, emozioari eutsi ezinik, eta ikusleen arteko asko kutsatu zituen haien hunkidurak.

Martin Goikoetxea gorritiarrak, Estatu Batuetako Wyoming estatuko Rock Springs herrian 53 urte daramatzanak, oraindik senari eusten diola erakutsi zuen, bertso mamitsu bat kantaturik. Rocio Basterra, ostera, Argentinarra da, Patagonian sortua. Ezagutu gabe zail da sinesten nola bizi eta senti litezkeen hainbesteko intentsitatez Euskal Herria eta euskara milaka kilometrora sortu eta bizi izanik, arbasoen hizkuntza bizitzaren ardatz bihurtzeraino: “eta konturatu nintzen bizi-tza honetan nire rola euskara ikasi eta irakastea zela”. Eta hala aritzen da, hango haur eta helduei euskara irakasten.

Distantziak ez gaitu beti urruntzen. Diasporako euskaldunek egunero erakusten digute ikurrin, lauburu eta euskal jantziak baino askoz gehiago direla. Hein batean, haiek dute zabaltzen, edertzen eta atxikitzen gure herri txikia.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902