Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Guztia prest Zumaian Olarro Eguna ospatzeko

Urteroko jai esanguratsuenean, 700 kilo olagarrotik gora erabiliko dituzte

2018(e)ko irailaren 15a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Olagarro brotxetak prestatzen, aurreko edizio batean.

Olagarro brotxetak prestatzen, aurreko edizio batean.

Galería Noticia

Olagarro brotxetak prestatzen, aurreko edizio batean.

zumaia- Ehunka kilo olagarroz hornituta, zumaiarrak prest dira gaur Olarro Egun esanguratsuaz goza-tzeko. Goizean goizetik festa giroa hasiko da herrian Telmo Deun arraun elkarteak antolatu duen kuadrilen arteko estropadarekin. Izan ere, 31 izango dira Urolaren itsasadarrean ontziratuko diren batelak, XII. Olarro Eguneko banderaren lehian. Ikusmin handia sortu ohi duen ekitaldia izaten da lehiaketa.

Protagonista nagusia, ordea, aurten ere olagarroa izango da. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, 750 kilo izango dira festa honetan erabiliko duten kopurua aurten. Alde batetik, atzotik prestatzen aritu diren brotxetak egiteko 650 kilo erabili dituzte eta, bestetik, 100 kilo gordinik utzi dituzte ondoren egosi eta herri bazkarian patatekin sukalda-tzeko. Zopa ere egingo dute beste ia zazpi kilo olagarro lehor erabiliz.

Turismo Bulegokoek herri bazkarirako txartelak dagoeneko agortuak daudela jakinarazi duten arren, txosnaguneko postuetan oktopodo honek eskaintzen dituen hainbat forma ezberdinez gozatzeko aukera paregabea izango da gaur Zumaian. Zinez, bertaratu eta haiek dastatzeko arrazoi ederra. - N.O.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902