Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Emakumeen jabetze eskola bueltan da berriz ere Zarautzen

Datorren astelehenean, hilaren 17an, aurkezpena egingo da Etxezabalan eta izena emateko epea irekiko dute bertan

2018(e)ko irailaren 15a, larunbata - 06:03etan eguneratua

ZARAUTZ- Emakumeentzako Jabe-tze Eskola berriz ere martxan izango da datorren urritik aurrera Parekidetasun Sailaren eskutik. Bertan mota guztietako formakuntzak eskaintzen direla jakinarazi dute proiektuaren bultzatzaileek eta adin tarte guztietako emakumeei zuzenduta dagoela. Ikastaroz osatutako eskola bat da, eta irakasgaiak emakumeei soilik zuzenduta daude. “Askok galdetzen dute zergatik den hori horrela, eta arrazoi nagusia da jasaten dugun indarkeria eta diskriminazio egoerengatik hartutako neurriak direla”, argitu nahi izan du Parekidetasun zinegotzia den Gloria Vazquezek.

Eskola honek Zarautzen urte asko daramatzan arren, “emakume askok oraindik ez dakite aukera hau dutela eskuragarri”, jarraitu du Vázquez-ek, eta gaineratu du “emakume gazteen parte-hartze handiagoa” espero dutela aurten.

Astelehenean aurkezpen zehatzago bat egingo dute Etxezabala eraikinean. 18.00etan izango da eta horrekin batera izena emateko epea irekiko da. Saio horretan ikastaroen nondik norakoak, baita irakasleak ere ezagutzeko aukera izango da.

Eskolaren programa bi fasetan banatuko da: lehenengoa urritik abendura bitartean izango da eta bigarrenak urtarrilean ekingo dio. Momentuz lehen faseko ikastaroen berri eman dute eta horiei esker denetarik ikasteko aukera izango dute emakumeek. Norbere burua eta estresaren zaintza edota ibilgailuen oinarrizko mantentze mekanikoa, autodefentsa fisiko eta mentala, batukada eta beste hainbat gai interesgarri ere jorratuko dira eskola honetan. - N.O.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902