Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertako gaia

Mutrikuar guztien Kalbario maitea

Eguraldi zoragarria lagun, adin guztietako ehunka mutrikuar Kalbario eguneko festa herrikoiaz disfrutatzeko gerturatu ziren atzokoan izen bereko eremura. Beste behin ere, itsasoarekin eta nekazal munduarekin lotutako mutrikuarrak batu zituen giro ezinhobean igaro zen jai handiak.

Jabi Leonen erreportajea eta argazkiak - 2018(e)ko irailaren 15a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Mutrikuko kuadrilla bat atzoko festaz disfrutatzen Kalbarioko zelaietan, auzoko baseliza atzean dutela.

Mutrikuko kuadrilla bat atzoko festaz disfrutatzen Kalbarioko zelaietan, auzoko baseliza atzean dutela.

Galería Noticia

Mutrikuko kuadrilla bat atzoko festaz disfrutatzen Kalbarioko zelaietan, auzoko baseliza atzean dutela.Adin guztietako mutrikuarrak, atzo, festaz gozatzen.

normalean kalbario hitza sufrimenduarekin lotuta egoten da baina mutrikuarren kasuan hori ez da horrela. Ezta gutxiago ere. Gehienek kalbario hi-tza urteko egunik ederrenarekin erlazionatzen dute. Eta hori berriro nabari geratu zen atzokoan. Izan ere, adin guztietako ehunka mutrikuar Kalbarioko baselizaren ingurura gerturatu ziren, familian edo lagun artean Kalbario eguneko festa herrikoiaz disfrutatzeko. Eta bertan ikusitakoa ikusita argi dago Kalbariora gerturatu zirenek ondo baino hobeto pasa zutela.

Egia esan, egun horretan ez da goraipatzeko moduko ekitaldi berezirik izaten Kalbarioko eremuan. Egitaraua beti da berdina. Mezak, herri kirolen jaialdia, trikitilariekin erromeria eta goitibeheren jeitsiera urtero errepikatzen dira.

Hala ere, herritarrek ez dute ezer gehiago behar jardunaldiaz behar bezala disfrutatzeko. Bada zerbait eguna berezia egiten duena, eta hori herritarren artean sortzen den lagun arteko aparteko giroa da.

Kantuan, mimo handiz prestatutako hamaiketakoak partekatuz, kontu kontari... mutrikuarrek beraiek egiten dute handia itsasoari eta nekazal eremuari lotutako herritarrak elkartzen dituen urteko eguna.

Kalbarion abiatu zuten festak sokamuturra eta musika emanaldiekin izan zuen jarraipena arratsaldean erdigunean;atzo goizean piztutako giro ona hiru egunez luzatuko delarik. Izan ere, mutrikuarrek Kalbario Txiki eguna ospatuko dute gaur eta bihar arrantzaleek eta itsasoarekin harremana duten eta izan duten herriko familia guztiek horrenbeste maite duten Piñastei eguna. Mutriku, beraz, urteko festarik herrikoienetan murgilduta dago. Buru belarri.

herritarrek esanaMasillas ezizenarekin ezaguna den Jesus Mari Arrizabalaga 76 urteko mutrikuarra urtero gerturatzen da Kalbariora irailaren 14ko festaz disfrutatzera. Bere hitzetan, “arrantzaleok beti izan dugu hona etortzeko ohitura, gurasoengandik jasotako ohitura da eta mantendu beharra dago”.

Gizon honek gogoratzen duenez, “lehen, herriko barku bakoitza tripulazio osoarekin etortzen zen Kalbariora, nahi zuenak meza entzun eta denak elkarrekin hamaiketakoa egiteko”. Berak Masillas izeneko itsasontzia zuen eta urtero gerturatzen zen Kalbariora “tripulazioko arran-tzaleentzako eta lagunentzako ogitartekoak preparauta” (bere aitak Euskadi askatuta izena jarri zion familiako aurreko barkuari 1933. urtean baina itsasoratzeko paperen bila joan zenean esan zioten askatuta hitza kendu behar zuela eta masillakin ezabatu zuenez ba... ordutik ezizen hori familiarentzat).

Dena den, erretiroa hartu zuenean “hauxe bukatzen zela esan nuen baina inguruko lagunek esan zidaten hemen sortzen den giroarekin ezin zela amaitu, hamaiketakoa presta-tzeko erreleboa hartu zidaten eta hemen jarraitzen dugu”, azaltzen du Jesus Marik irifarra ahoan margotuta duela.

Bere ondoan Itziar Egurbide 63 urteko mutrikuar saltsera dago. Berarentzat Kalbario eguneko gauzarik onena “lagunartean sortzen den giro aparta eta goitibeheren jaitsiera” dira eta “ahal dudan bitartean” Kalbario eguneko festara gerturatzen jarraituko duela aitortzen du.

Antzerako adierazpenak egiten ditu Ane Andonegi 26 urteko gazteak. Berarentzat ere “urteko egunik bereziena” da Kalbario eguna, “batez ere jairik herrikoiena eta koadrila osoa batzea lortzen dugun urteko eguna delako”.

Joxe Mari Ulazia 65 urteko mutrikuarrarentzat ere zalantzarik ez dago. Berak herritar gehienen sentimendua laburtzen du hitz gutxitan: “Kalbario eguna eta igandean ospatuko dugun Piñastei eguna urteko egunik politenak dira mutrikuarrontzat”. Zergatik?, “Kalbarioak festa herrikoienak direlako”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902