Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Lizarrietako hegazti-behatokia

Jexux Aizpurua Barandiaran - Sábado, 15 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Irailaren 12ko goizeko 11:00etan eguzki ederreko aroa izanik, hego-haize pirrintak indar ahulez baina goxoz igurzten ditu Lizarrietako lepoko bazterrak. Ostatua prest dago eguerdiko bazkaltiar goiztiarrak noiz azalduko;Etxalar eta Sararen arteko muga da. Estatu arteko 44. mugarria. Xaretako (Sara, Zugarramurdi, Urdazubi eta Ainhoa) lurraldean gaude. Gaztaina-ale batzuk jausten eta zenbait laborari iratzea ebakitzen hasita daude.

Sareak, dagoeneko, zain. Iaz 1.102 erori ziren. Urriaren 1etik azaroaren 20ra bitartekoa da denboraldia.

Baina hegazti-migrazioaren behatoki ere bada Lizarrieta. GIFS elkarteko bi kide ari dira abuztuaren 15a ezkero, katalejo batzuen bidez ekialdera beha eta beha, ikusitako hegaztiak bi arbeletan jasoz.

Azaroaren 15era bitartean jardun dute. Hona irailaren 11ra bitartean Lizarrietatik iragandako hegazti-kopuruak: arrano txikiak (16), arrano arrantzaleak (71), zapelatz liztor-jaleak (1780), zingira mirotzak (191), mirotz zuriak (11), mirotz urdinak (43), zapelatz arruntak (26), arrano suge-jaleak (55), gabirai arruntak (210), belatz gorriak (13), belatz txikiak (4), zuhaitz-belatzak (51), miru gorriak (19), miru beltzak (41), amiamoko zuriak (3.766), amiamoko beltzak (70), kaioak (489), ubarroiak (162), lertxun hauskarak (58), enara arruntak (310), enara azpizuriak (150), enara uhaldeak (802), Buztanikara larrekoak (1610), buztanikara ilunak (4), buztanikara horiak (6), uda-txirtak (166), erlatxoriak (18) eta datozkeenen zain… negu-txirtak (0), txonda arruntak (0), negu-txontak (0), karnabak (0), txoka arruntak (0), txorru arruntak (0), tarina (0), txirriskila arruntak (0), moko-lodiak (0), hegatxabal arruntak (0), lulu pirripioak (0), birigarro arruntak (0), birigarro txikiak (0), birigarro garastarroak (0), antzara hanka gorriztak (0), elano urdinak (0), txolonak (0), usoak (0) eta hegaberak (0).

Bejondeizuela!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902