Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

HiDeiLab, Zarauzko gazteen ideiak martxan jartzeko aukera

Proiektu honek 18 eta 30 urteko pertsonen ekintzailetasuna bultzatzea izango du helburu

Nagore Odriozola Gorka Estrada - 2018(e)ko irailaren 14a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Hainbat gazte talde proiektu batean lanean, duela urte batzuk.

Hainbat gazte talde proiektu batean lanean, duela urte batzuk.

Galería Noticia

Hainbat gazte talde proiektu batean lanean, duela urte batzuk.

zarautz- Gazte Zerbitzuak doakoa den proiektu berritzailea jarriko du martxan datozen egunetan Zarau-tzen. Gipuzkoa mailan ekimen berritzailea da beteko dituen ezaugarriengatik, izan ere, HiDeiLab 18-30 urte bitarteko pertsona guztien-tzat zuzendua dago eta ekintzailetasunean zerotik hastea sustatzeko asmotan dator. Askotan gazteek euren buruan izan ditzaketen ideiak gauzatzea ezinezkotzat jotzen dutela eta, proiektu honen bitartez pentsakera hori “okerra” dela azaldu dute ekimen honen bultzatzaile diren Udalak eta Norgara aholkularitzako kideek. “Silicon Valley eta bestelako lekuak lotzen ditugu ekin-tzailetasun kontzeptuarekin, baina ideiak edonork izan ditzake. Horretarako beharrezko tresnak eta metodologia ezagutzea da falta zaiguna askotan”, komentatu zuten atzoko aurkezpenean antolatzaileek.

Proiektua taldelanean oinarrituko da eta urrian hasi eta Aste Santura bitartean iraungo du. Hasiera batean 17.00etatik 20.00etara bitartean izango dira saioak, bi astetik behin, baina gazteek izan ditzaketen egoera anitzak direla eta (ikasleak direla, langileak, langabezian daudela, etab.) “estutasunik gabeko formakuntza prozesua antolatu dugu”, azaldu zuten bultzatzaileek. Hori horrela, bi fasetan banatuko da: lehenengoa urrian hasi eta abendura bitartean izango da eta ideien eta taldeen sormena gauzatuko da denbora tarte honetan. 5 partaideko taldeetan egingo dute lan eta ideiak guztien artean adostutakoak izango dira aldez aurretik. Gainera, taldeko partaide bana, tutore izendatuko dute, esperientzia gehiago izan dezakeelako besteen aldean. Haiez gain, mentoreen figura ere izango dute: enpresariak edota aurretik ekintzaile izan direnak, alegia. Hauek ere partaideekin batera lan egingo dute, ideien sormenean lagunduz edota beraien esperientzia partekatuz.

Lehen fase hau amaitu ondoren, urtarriletik martxora bitartean, ideia horiek proiektu bilakatzen hasiko dira. Horretarako lan talde bakoi-tzak bere autonomia izango du, hau da, formakuntzan jasotako jakituriaz eta tresnez baliatuz, norberak bere talde-lana egingo du. Saio orokorrak zenbait ostiraletan egingo dira, baina oraindik zehazteke daude. Irailaren 20an 18.30etan Etxezabala eraikinean proiektuaren nondik norakoak zehatzago azalduko dituzte eta izen emate epea zabalduko dute. Plazak mugatuak izango dira (15 pertsona) beraz, interesik izanez gero “bi aldiz pentsatu gabe” apuntatzeko gonbitea luzatu dute antolatzaileek. “Helburu nagusiak gazteek ekintzailetasun sena atera-tzea, talde-lanean aritzea eta ongi pasatzea izango dira”, ziurtatu zuten antolatzaileek.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902