Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertan

Zerain ekologiaren erakusleiho bihurtuko da

Igandean egingo da Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren XXIV. azoka

M. Aranburu - 2018(e)ko irailaren 14a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Santxez, Junkera, Angela Linskey (Jesus Mari Gonzalezen alarguna) eta Txisku antolatzaileak.

Santxez, Junkera, Angela Linskey (Jesus Mari Gonzalezen alarguna) eta Txisku antolatzaileak.

Galería Noticia

Santxez, Junkera, Angela Linskey (Jesus Mari Gonzalezen alarguna) eta Txisku antolatzaileak.

zerain- Bertako ekoizle ekologikoen produktuak ezagutzeko aukera egongo da beste behin Zerainen. Igandean, egunean zehar, Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren XXIV. azoka egingo dute 10.00etan hasi eta 14.00ak arte. Guztira 36 mahaitan banatuta 22 ekoizlek parte hartuko dute. Gehienak gipuzkoarrak izango dira, %80 inguru, eta besteak, aldiz, ingurukoak direla aurreratu dute.

Adrian Sanchez Biolurreko elkartea da eta haren iritziz “baserritarren produktuak ezagutu eta harremanak sortzeko” balioko du azokak, baina ez horretarako bakarrik: “Produktu ekologikoek gure ingurumenean, gure larre eta mendietan, eta ekonomian duten eragina ere azalduko dugu. Gure ustez, eragin handia du eta hori ikustera emango dugu”, azaldu du.

Ohiko legez, beraz, produktu ekologikoak ezagutu eta erosteko aukera egongo da eta artisautza ere presente izango da. Zerain Dezagun fundazioko Amaia Junkerak, bestalde, azaldu du iazko dinamikari jarraituz parrilan arkumea prestatuko dutela eta Lumagorri oilaskoak ere bai. “Jendeak oso gustura hartu zuen eta herriko produktoreek saldu eta dutena erakusteko balioko du”. Berezitasunak ere izango dira eta Gironako Cistella herriko 45 bat lagun Zerainen izango dira asteburua pasatzen eta azoka ezagutzen.

Biolur elkarteak informazio postua jarriko du ekoizpen ereduen inguruko galderak erantzuteko asmoarekin. Goierriko Kontsumo Taldea ere bertan izango da eta Zerainen izanda, bertako ekoizleek ere izango dute txokoa.

jardunaldiak ere baiAzokaz gain, irailaren 18an hasi eta 22ra arte ekologia izango da hizpide Goierrin. XI. edizioa da aurtengoa eta lehen ekitaldia hilaren 18an izango da Ataungo Udaleko osoko bilkura aretoan. Bertan Garbiñe Etxanizek Hesteetako mikrobiota, osasunaren gakoa. Ikasi nola zaindu hitzaldia eskainiko du. 19an, Ordiziako Barrenan, Eneko Viñuelak Dame veneno: la alimentación que nos enfermasaioa gidatuko du. 20an, Zeraingo kultur etxean Leire Ibarretxe baratza ekologikoaren oinarriez mintzatuko da. 21an, bestalde, Segurako kultur etxean Eneko LandaburukCurarse uno mismo, sin los peligros de los medicamentos gaia landuko du eta azkenik, irailaren 22an, Itsasoko Goiti baserrian ogi tailerra egingo dute, 10.00etatik 14.00etara. Gainontzeko ekitaldi guztiak iluntzeko 19.00etan hasiko dira. Jardunaldi hauetan Jesus Mari Gonzalez baserritar eta ekosozialista izango dute gogoan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902