Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ordiziako Buztuntza auzoa Aspanogiren alde elkartuko da

Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearentzako dirua biltzeko paella jana eta kontzertuak egingo dituzte

Viernes, 14 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Larunbatean egingo dute paella solidarioa.

Larunbatean egingo dute paella solidarioa. (n.g.)

Galería Noticia

Larunbatean egingo dute paella solidarioa.

ordizia- Aspanogi, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearen aldeko asteburu betea izango dute Ordiziako Buztuntza auzoan. Horko bizilaguna den Paulo Cerqueirak antolatu du, izan ere, haren alaba Sarari orain urte ba-tzuk minbizia detektatu zioten eta ordutik hainbatetan antolatu du elkartearen aldeko diru bilketa.

Gauzak horrela, gaur hasi eta igandera bitartean ekintza ugari egingo dituzte ahal den eta diru gehien lortzeko helburu argiarekin. 18.00etan Ritmo de Luna taldearen emanaldiarekin hasiko dute elkartasun jaia. 20.00etan, haurrek moda desfilea egingo dute eta iluntzean musikaren txanda izango da: rock kontzertuak eta Josu Rodriguez DJ egongo dira musika jarri eta auzoa giroz betetzen.

Bihar, berriz, kirolarekin hasiko dute eguna eta 10.00etan, Anexoan, futbol txapelketari ekingo diote. Parte hartu nahi duten pertsonek 30 euro ordaindu beharko dituzte. Txapelketa anexoan jokatuko dute. Segidan, buruhandiak aterako dira kaleetan barrena eta ordu berean, motozaleak iristen hasiko dira, izan ere, 11.30ean abiatuko dute Goierriko herrietan barrena moto irteera. Asteburuko ekitaldi nabarmenetakoa paella solidarioa izango da eta 14.30ean hasiko da. Bazkaltzera joan nahi duenak txartelak eskuragarri ditu 8 euroren truke eta Cerqueirarekin jarri behar da harremanetan (630 084 922). Arratsaldean festarekin jarraituz, haurrentzako jolasak, buruhandiak eta apar festa izango dituzte. Ilun-tzean, aldiz, Euphoria eta Storm taldeen kontzertuak eta Josu Rodriguez DJa arituko dira. Gainera, asteburuan barrakak jarriko dituzte auzoko plazan. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902