Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mutrikuarrek gehiengoa izango dute Mutrikuko Torneoko finaletan

2018(e)ko irailaren 13a, osteguna - 13:56etan eguneratua

Galería Noticia

MUTRIKU. Mutrikuarrek erabateko gehiengoa izango dute larunbatean 22.00etan Miruaitz pilotalekuan jokatuko den Mutrikuko Ugarein Xistera Zirkuitoko Torneoko finaletan. Gazte mailan hiru izango dira mutrikuarrak, eta Maila nagusian beste bat izango da.

Gazteetan, Iñaki Perez eta Aratz Mendizabal izan ziren kinielako irabazleak. Cabananillasekoak eta Mutrikukoak erabateko nagusitasunarekin irabazi zuten, eta hori kontuan hartuta, torneoa irabazteko faboritoak izango dira. Beste aldean, beste bi mutrikuar, Arrillaga eta Iparragirre arituko dira. Bigarren izan ziren kanporaketan, eta finalean faboritoak ez izan arren, saiatuko dira ezustea ematen.

Maila nagusian Aaron Gonzalez de Matauco eta Manci izango dira irabazteko faboritoak. Sekulako itxura eman zuten, gainera, kinielan, erabateko nagusitasunarekin irabazi baitzuten gasteiztarrak eta mutrikuarrak. Aurrean, ordea, eskarmentu handiko bi pilotari izango dituzte;Zuloaga eta Lazaro. Donibane Lohizuneko Luzean taldean ari den Zuloaga donostiarrak aurrean sekulako mina egin lezake, botere handia baitauka aurreko koadro horietan. Atzean, berriz, Lazaro oso segurua da. Cabanillasekoak ez ditu pilota asko galtzen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902