Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Larunbatean Musica Boscarecciak joko du Antion

Kontzertua 19.30ean hasiko da eta doaneko autobus zerbitzua egongo da, 19.00etan Elizkaletik

Miércoles, 12 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

zumarraga- Larunbat honetan Musica Boscareccia taldeak Antioko Musikaldiaren 35. edizioko hirugarren kontzertua emango du. Aurtengo irailak bost larunbat ditu eta, beraz, ohi baino emanaldi bat gehiago antolatu da. Musikaldia urriko lehen larunbatean amaituko da, urtero bezala, Ezkioko Igartubeiti baserrian. Antioko saioak 19.30ean dira eta autobusa 19.00etan irteten da Elizkaletik. Ezkiokoa, berriz, 18.00etan izango da. Autobusa 17.30ean irtengo da.

Iraileko lehen larunbatean Jon Maya dantzariak zuzendutako Antiguan Orain ikuskizunaz gozatzeko aukera egon zen eta joan zen larunbatean, berriz, Sigma Project saxofoi-jotzaile taldea eta Cecilia Bercovich biolin-jotzailea egon ziren Antion.

Larunbat honetan, Musica Boscareccia kamera musika taldeak Haendel eta Scarlattiren lanak eskainiko ditu. 22an Zuhainpeko Soinuak taldeak joko du. Beraien helburua ahozko transmisioaren garrantzia azpimarratzea da. Talde honetako kideen artean Juan Mari Beltran eta Jean Mixel Bidexagar ezagunak daude.

Kup abesbatza Antioko azken emanaldia irailaren 29an izango da. Kup abesbatzaren txanda izango da. Abesbatza honek hainbat lehiaketa irabazi ditu herrialde ezberdinetan.

Bukatzeko, urriaren 6an Alos Quartet hari laukoteak Ezkioko Igartubeiti baserrian joko du. Talde honek Kepa Junkera, Oskorri, Carlos Nuñez, Oreka TX, Ken Zazpi eta Bide Ertzeanekin jo du, besteak beste. Datorren urtean 20 urte beteko dituzte eta ordurako ikuskizun berezi bat prestatzen ari dira. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902