Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiko Jabetze Eskolak hainbat ikastaro antolatu ditu

Parte hartzeko interesatuek hilaren 21era arte eman dezakete izena Parekidetasun sailean edo Emakumeen Txokoan

2018(e)ko irailaren 12a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

azpeitia- Udako oporrak amaituta, Udaleko Parekidetasun sailak udazken honetarako antolatu duen Emakumeentzako Jabetze Eskolaren eskaintza berria ezagu-tzera eman du.

Guztira bost izango dira urritik abendura eskainiko diren tailer edota ikastaroak. Hauen izenburuak ondorengoak dira: Jendaurrean hitz egitea: komunikazioa eta generoa;Munduko dantzak: sabel dantza;Zoru pelbikoa indar-tzen;Autodefentsa feminista eta Emakumea pilotari.

Ikastaro guztiak euskaraz eskainiko dira eta bertan parte hartzeko interesa duten herritarrek hilaren 21era arte eman dezakete izena Udaleko Parekidetasun Sailean (943 157 928 telefonoa) edota Emakumeen Txokoan (943 157 055 telefonoa). Aurreko urteotan bezala, ikastaroak ematen diren orduetan haurtzaindegi-zerbitzua egongo da. Hori bai, zerbitzu hori erabili nahi dutenek aurretik eskatu beharko dute.

emakume txokoaJabetze Eskolaren ikastaroekin batera, bestelako ekimenak eskainiko dira udazken honetan Emakumeen Txokotik. Horien artean Edurne Saralegiren eskutik burutuko den Emakume haurdunentzat tailerra eta Mireya Barrutiak gidatuko duen Edoski-tze taldea nabarmendu daitezke.

Bestalde, hitzaldi, ikuskizun eta bestelako ekimenez betetako programazioa izango da udazken honetan. Hasteko, Ladrones del tiempo dokumentala ikusi ahalko da hilaren 19an (21.00etan) Soreasun. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902