Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Astigarragako HAPOaren aldaketari buruzko bilera

Bihar 18.30ean Ergobian eraiki daitezkeen etxebizitza tasatu eta babestuei buruz azalpenak emango dituzte

Miércoles, 12 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Astigarraga- Astigarragako Udalak jakitera eman du bando baten bidez bihar informazio-bilera ospatuko dela AIU 09 Ergobia Ibilbidea eremuaren hirigintza-ordenazioaren inguruan, Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorrari (HAPO) dagokiona. Bilera udal osoko bilkura aretoan izango da, 18.30ean.

Bileran dokumentu osoaren edukiak azalduko dira, interesa daukan oro jakinaren gainean jar-tzeko asmoz. Gobernuko udal taldeak azaldu duenez, HAPOan aldaketa puntual bat proposatzen da. Horrek eremuan partzela berri bat ahalbidetuko luke, hain zuzen ere etxebizitza tasatuak eta babes ofizialekoak eraikitzeko.

Gai honek herrian ekar dezakeen aldaketari dagokionez eta informazio honen garrantzia ikusirik, Udalak Astigarragan bizi diren herritar guztiak gonbidatu ditu bileran parte hartzera.

Urte honetan Astigarragako biztanleria %5 handitu dela jakitera eman zuen berriki Udalak. - A.M.

etiquetas: astigarraga, hapo


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902