Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Alarde

Rikardo. Arregi - Miércoles, 12 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Urtero harritzen nau Alardeetan gertatzen denak, beharbada urtero espero dudalako, denboraren poderioz, tentsioa gutxitu eta aferak konponbidean egon behar duela nahitaez. Belaunaldi berriak, hezkuntza eta hezkidetza, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde dagoen mugimendu geldiezina, manada bezalako gertaerek piztu duten pentsamolde aldaketa, emakumeen hilketa egunerokoek sortzen dituzten kezkak, mobilizazioak eta lege berriak: badirudi den-denak mundu berri bat iragarri nahi duela, eta mundu horretan “betikoek” ez dute lekurik, gero eta bitxiago, gero eta arraroago, gero eta estrabaganteago da haien jarrera. Baina argi dago denbora ez dela berdin igarotzen toki guztietatik, ezta buru guztietatik ere.

Batzuetan pentsatu dut aldeko jarrera posible ez bada, gutxienez axolagabetasun (are axolagabekeria) hotza erakuts zezaketela tradizionalek, baina hori ere urrun dagoela dirudi aurten Hondarribian gertatu dena kontsideratzen badugu. Plastiko beltzen atzetik zetozen mehatxuak eta irainak (izen-deitura osoekin) entzun dituzte Jaizkibel konpainiakoek eta Jaizkibel txalotzen zutenek. Zergatik herra hori, gorroto hori?

Askok uste dute erakundeek (Jaurlaritzak, Foru Aldundiak, Udalak) eta alderdi batzuek azken urteotan izan duten jarrera epeletik datorrela aurtengoa. Erakunde eta alderdi horiek zuritu dituzte betikoen hitzak eta ekintzak, festa ulertzeko moduak eta moduak daudela era zinikoan esanez, dauden legeak, berdintasunaren aldeko legeak, ahanzten dituzten bitartean. Izan ere, legea ezartzeak boto galera ekar diezaioke baten bati eta, gauza jakina da, botoak kolokan daudenean oinarriak desagertzen dira. Era berean, herritar guztiak babestu behar dituztela ahantzi zaie erakunde horiei, eta Ertzaintzari, noski.

Mundua aldatzen ari da, eta askori ez zaie aldaketaren norabidea gustatzen. Esparru sinbolikoan bada ere, askok erakutsi nahi dute, eskopeta eskuan, agintea nork duen oraindik. Emakume gazte batzuek ere plastiko atzean daudela? Esklabo batzuek kateak maite izan dituzte beti (Bide batez, barre asko egin dut Onyarbiko Bigotudekin).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902