Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Heldu zein gazteentzako biatloia Getarian

Larunbat honetan XVII. Salbatore Biatloia eta II. Biatloi txikia ospatuko dira

Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Getaria- Egun ederra igarotzea espero dute larunbatean getariarrek biatloiaren edizio berri batekin. Gainera, aurten ere eta bigarren aldiz, helduez gain haurrek ere posible izango dute eurentzako proba batean parte hartu. Zinez kirol-festa giro aparta sortuko da Getarian.

Helduen kategorian parte har-tzeko gutxiengo adina 16 urte izango da eta probaren ezaugarriak ondorengo hauek: igeriketan 550 metro egin beharko dituzte eta lasterketan 3,5 kilometro. Haurren kasuan, bi taldetan banatuko dira. Alde batetik, 9 eta 11 urte bitartekoek igerian 75 metro eta korrika 250 metro egin beharko dituzte eta bestetik, 12 eta 15 adin tartekoek itsasoan 150 metro eta lasterka 500 metro.

Malkorbe hondartzan egingo dira bi probak, aurrena 11.00etan hasiaz eta ondoren, 12.00etan, helduei iritsiko zaie euren txanda.

izen-emateaZabalik da dagoeneko bata zein beste proban parte hartu nahi duenarentzat izen emateko epea. Helduen biatloian 120 parte-hartzaile onartuko dira gehienez, eta kopuru horretara ez balira iritsiko, egunean bertan inskribatzeko aukera ere luzatuko da udaletxeko arkupean. Aurrez apuntatuz gero, prezioa bakarka 10€ eta erreleboka 15 euro dira. Egunean bertan aldiz, 15 euro eta 20 euro hurrenez hurren eta ordutegia 11.00etatik 11.30era bitartean. Biatloi txikiari dagokionez, izen-ematea doan izango da eta Turismo Bulegoan edota egunean bertan Malkorbe hondartzan egingo da.- N.O.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902