Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Denboraldia hasiko du Hernaniko bandak

Larunbatean bere lehenengo kontzertua eskainiko du zuzendari eta herriko hamaika musikari gazte berrirekin

Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Bandako zuzendari eta partaide berriak.

Bandako zuzendari eta partaide berriak.

Galería Noticia

Bandako zuzendari eta partaide berriak.

Hernani- Hernaniko musika bandak bere eginbeharrei helduko die, datorren larunbatean eskainiko duen denboraldiko bere lehen kon-tzertuarekin, arkupetan arratsaldeko 19.45ean. Kontzertu hau Euskal Jaiak ekimenaren barnean sartuko da. Bertan Euskal Herriko festetan ezagunak diren doinu ezberdinak eskainiko ditu.

Lehen kontzertu honetan, zuzendari berria izateaz gain, Jorge Pacheco, aurpegi gazte berri ugari ikusiko dira bandarekin parte hartzen. Urte osoan arituko dira bandako entsegu eta kontzertuetan, denak hernaniarrak izanik. Aukeratuak izan dira bere ikasketa musikalen progresioa jarraituz. Hamaika gazte dira guztira, hamaika asmo eta ilusiorekin.

“158 urteko ibilbidea duen elkarte musikal honek, izen ederra lortu duena Gipuzkoako banden artean, bere etorkizunari so egin nahi dio musikari beteranoen esperientziaz baliaturik eta gazteak beraiekin dakartzaten gogoa eta ilusioaz freskatuz”, aditzera eman dute musika bandatik. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902