Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Jaime Ignacio

Xabier Euzkitze - Domingo, 9 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Erdalsplaining terminoa asmatu zuen lehengoan Beñat Sarasola editoreak, eta haren azalpena eman: “erdaldunak euskarari buruzko lezioak ematen dizkionean euskaldunari, xeheki bezain koinatuki. Adibidez, Oteitza euskarazi buruzko txorradak esaten”. Bat nator erabat, baita adibidean ere. Patetikoa zen artista oriotarra euskarari buruzko lezioak ematen hasten zenean. Astakeriarik handientsuena honako hau izan zela esango nuke: “podría hablaros en euskera medieval, pero no me entenderíais”. Tamalez, bere garaiko euskaran hitz bat ez genion sekula entzun. Sarasolari Nafarroako eskuin espainiarraren ordezkari historiko baten artikulu batek eman zion hizpidea, Jaime Ignacio del Burgorenak. Euskara nondik gutxietsiko dabiltzanek ez dute ez dakitena baliatzeko lotsarik. Jaime Ignacio del Burgok hitzik ez daki euskaraz, baina euskara batua egitura-tzeko erabilitako irizpide eta estrategiez lasai ederrean mintzo da, gaiaren ezagutzaile aditua balitz bezala: “para la invención del batúa los sesudos académicos recurrieron al dialecto labortano, propio de Soule o Labourd, en Francia... (.) En cuanto a los factores lingüísticos, adoptaron la fonética vizcaína”. Del Burgok, bistan denez, ez daki Lapurdi eta Zuberoa ez direla gauza bera, are gutxiago ezagu-tzen du fonetika bizkaitarra, baina ezagutza izateak aspaldi utzi zion zernahiri buruz idazteko ezinbesteko baldintza izateari. Pablo Casadok, Espainiako Alderdi Popularraren buruzagi hautatu berriak, txorakeriarik handienaren txapelketa irabazteko moduko beste hau bota zuen orain aste gutxi Altsasun izan zenean: “el euskera no es el idioma de Navarra”. Hori esan zuen gizonaren alderdiak euskarari edo euskal kutsuko edozeri buruzko gorrotoa darion beste gizon bat izendatu du estatutu berriaren testu artikulatua osatzeko aditu talderako: del Burgo bera. Batak proposatu eta besteak onartu, lotsaren arrastorik gabe. Karikatura bihurtutako alderdi baten egiazko aurpegia.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902