Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Festak aurrera darrai Zestoan Amabirjin egunean

Atzoko txupinazoaren ostean gaur festen bigarren egun ‘potoloa’ biziko dute herrian

2018(e)ko irailaren 8a, larunbata - 06:03etan eguneratua

ZESTOA- Dultzaineroen dianarekin esnatuko da gaur Zestoako herria. Lo egiteko beta izan duen oro, behintzat. Atzokoan txupinazoa Euskaraldi batzordeko kideen eskuetatik irten zen eta Onintza Iruretak onartzen du hasiera batean “proposamena arraroa izan zitekeela” pentsatu zutela. Izan ere, “Euskaraldia bezalako proiektu sendo eta serio bat halako festa giroarekin uztartzea zaila izan zitekeen”, dio baina gero, pentsatuz, proiektu euskaltzale honekin herri guztia konprometitu nahi zutela konturatu ziren. “Aurkeztu ostean, pozik jaso genuen proposamenaren baiezkoa”, gehitzen du. Txupinazoarekin batera, “Euskaraldia, aho bizi eta belarri prest kontzeptuak jendeak aditzea lortu dugu, eta beraz, festez goza-tzen jarraituko dugu gure txanda heldu artean”, amaitzen du Iruretak.

Dultzaineroen ostean, txistulari eta musika bandak kalejiraz beteko dituzte gaur herriko bazterrak, baita parkour, break dance, malabareak eta monozikloen ikuskizunek ere. Horiek frontoian eta beste zenbait txokotan egingo dira, guztiek ikuslegoaren gozamena eraginez. Hauek amaitzear direla, Zestoako Bandaren kontzertua hasiko da ondoren. Arratsaldean (17.30), berriz ere kalejira antolatuko dute dultzainero eta txistulariek, eta haien laguntzarekin lehenengo zekorketa iragarriko da. 18.00etan izango da hau, Jesús García Iglesias toreatzailearen eskutik. Eguna amaitzear, Suakai EléKtrico eta DJ Davila izango dira jendea dantzan ipiniko dutenak Laranjadi plazan. - N.O.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902