Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Talidomida botikaren kaltetuak, ikusgai

Mariano Garmendia legorretarra talidomidak kaltetua da. gaitza dutenen aldeko lasterketa egingo dute herrian gaur

M. Aranbururen erreportajea eta argazkia - Sábado, 8 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Mariano Garmendia legorretarra, herriko frontoi ondoan, atzo goizean.

Mariano Garmendia legorretarra, herriko frontoi ondoan, atzo goizean.

Galería Noticia

Mariano Garmendia legorretarra, herriko frontoi ondoan, atzo goizean.

Haurdunaldiko lehen hiru hilabeteetan hainbat amari eman zitzaien talidomida botika, orain dela 50 urte ingurutik hasita. Botika honek gorakoak kentzeko eta lasaitzeko balio zuelako gomendatzen zitzaien etorkizuneko amei, eta hauek kasu eginda hala hartu ohi zuten. Esan ez zitzaiena, baina, ondorioak ekar zitzakeela izaten zen, eta botika horren ondorioz milaka ume akats genetiko eta fisiko larriekin jaio ziren;hala nola, hankarik, eskurik edo belarririk gabe, edota gorputzeko zenbait atal txikiagorekin.

Mariano Garmendia legorretarrak 41 urte ditu, baina orain gutxira arte berak ere ez zekien zer zen talidomida. “35 bat urtera arte ez nekien zer nuen. Jaio nintzenean medikuak amari esan omen zion naturaren fenomeno bat izan zela”, azaldu du zalantzati. Berak ere ondo daki ez dela fenomeno hutsa bere gorputz atal batzuk behar baino laburragoak izatea. “Gogoan dut mediku bat edo bestek bai galdetu izan didala ea nik talidomidaren ondorioz nituen gorputzeko atal batzuk laburragoak, baina zer zen ez nekienez, enekien baiezkoa edo ezezkoa esan, ez nekien zertaz ari ziren hizketan”. Hala ere, duela urte batzuk gaia gizarteratzen hasi zenean haren amarekin hizketan hasi zen, gauzak argitzeko asmoz. “Amarekin hizketan ari nintzela gogoratzen hasi zen baietz, haurdunaldi txarra izan zuela, eta posiblea zela zerbait hartu izana orduko min horiek lausotzeko asmoz. Orain, beharrezko protokolo guztia jarraitzen ari gara, dokumentazioa biltzen”, gehitu du.

Bizitza besteen pare egiten badu ere, “limitazioak” badaudela onartu du: “batez ere, komunera joaterakoan edo gauza intimoetarako ikusten dut limitazio gehien. Bestela, kalera atera eta kafe bat hartu edo lagunekin egoteko ez dut arazorik, baina kontu pertsonalagoetan gehiago kostatzen da laguntza eskatzea, noski”, onartu du irribarrea galdu gabe.

elkartasunaren herriaGarmendia herrian bertan botika honen kaltetu bakarra da, baina ondo daki askoren errealitatea ere badela. Legorretan bat egin dute kausa honekin eta aurten ere Talidomida botikak kaltetutakoen aldeko jaialdia antolatu dute. “Guretzako garrantzitsua da pairatzen duguna ikustaraztea. Helburua ez da dirua lortzea, baina jendeak jakin dezala zer den talidomida eta ikustea zer dagoen horren atzean, zein diren eratorri dituen ondorioak”, azaldu du.

Iaz hasi ziren lehen aldiz Legorretan gaitz honen ondorioz kaltetuak izan direnen aldeko ekintzak. Pikuk Kirol Elkarteak lasterketa bat antolatzeko gogoa zeukan, baina gai edo kausa bati lotutakoa izatea nahi zuten. Hala, elkarteko ordezkariak Garmendiarekin jarri ziren harremanetan zerbait antolatzeko eta azkenean, lasterketa bat izan behar zuenak Talidomida hizpide hartzen duen jaialdia ekarri du.

Aurten ere, ildo berari heldu diote herrian eta hainbat astez guztia antolatu eta lotzen ibili ostean atzo hasi zituzten ekintzak. Lehena La huella de una carta eleberriaren aurkezpena izan zen, non Rosario Raro idazleak Talidomidaren gaia lantzen duen. Ondoren barazki festa eta kontzertuak izan ziren eta gaurko ere egitarau betea izango dute. Goizeko 11.00etan hasita, Nordic Walking oinezko martxa abiatuko da plazatik eta izena emateko aukera bertan egongo da, gainera. 12.00-etan haurrentzako jokoak antolatu dituzte herriko plazan eta 13.00etan buruhandiak aterako dira kalera, haur eta helduekin batera giroa jartzera. 18.30ean, berriz, Talidomidak kaltetutakoen aldeko II. lasterketa egingo dute eta iluntzean herri afaria.

Legorretarra ez da bakarrik egongo, izan ere, asteburuan Talidomidaz kaltetutako beste hainbat ere Legorretara gerturatuko dira. “Hogei bat lagun etorriko dira, tartean Madril eta Bartzelonako batzuk”, nabarmendu du Garmendiak. Iaz ere herrian izan ziren eta orduan “guztiek asko gozatu” zutela gogoratu du eta aurten ere hala izatea espero du.

etiquetas: talidomida, legorreta


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902