Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bertsolari gazteak lehia bizian izango dira gaur Gaztelekuko frontoian

Euskal asteko programazioa dela eta, XLII. Lizardi sariaren finala ospatuko dute gaur arratsaldean Zarautzen

Viernes, 7 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

zarautz- Euskal Jaien harira, hainbat ekitaldi dira egunotan Zarauzko herrian leku izaten ari direnak. Gaur bertan, gaueko 22.00etan, Bertsolari Gazteen XLII. Lizardi sariaren finala egingo da. Modelo aretoa eraikuntza lanetan dagoenez, aurtengoan lekuz mugitu behar izan dute ekitaldia eta kasu honetan Gaztelekuko frontoian izango da.

Udalaren eta Zarauzko Bertso-Eskolaren artean antolatutako lehiaketa honetan 16 izan dira hasiera batetik parte hartzaileak, baina sei besterik ez dira izango azken emanaldi honetan elkar lehian arituko direnak. Hain zuzen ere bertsolari protagonistak bost gizon eta emakume bat izango dira: Alegiatik datorren Imanol Irazustabarrena (1993), Erenotzuko Eli Pagola (1995), Algortakoa den Imanol Uria (1993), Aitor Salegi zestoarra (1993), Gabiriatik datorren Aratz Igartzabal Bidegain Potto(1996) eta Abadiñoko Txaber Altube, lehiakiderik gazteena (1998).

Bestalde, sei bertsolari hauek norbere onena ateratzea eskatuko diena, gai-jartzailea, Ion Zaldua villabonarra izango dugu, Zarauzko Bertso-Eskolako kidea eta 1999 urteaz geroztik gai-jartzaile lanetan dabilena. Txapela eramango duen bertsolaria aukeratzeaz adituz osaturiko epaimahaia arduratuko da. Berau ondorengoek osatuko dute: Leire Beloki donostiarra, Elisa Iztueta zarauztarra, Errenteriako Iñigo Legorburu, Zigor Leunda tolosarra, Eibarko Ion Martinez eta Ereñotzuko Amaia Otxotorena.

Ikuslegoaren aldetik erantzun ona espero da gaur gauean, izan ere, Zarautzen bertsozaletasuna nabaria baita herritarren artean. Jakitera eman da sarrerak aldez aurretik Turismo Bulegoan erosi beharko dituela bertaratu nahi duen orok. Haien prezioa 3€koa da. - N.O.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902