Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Koldo Mitxelena bekaren deialdia zabaldu dute

Errenteriako Udalak literatura, hizkuntzalaritza edo antropologiako lanak urriaren 31ra arte jasoko ditu

Viernes, 7 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Errenteria- Aste honetan Errenteriako Udalak Koldo Mitxelena ikerketa bekarako proposamenak jaso-tzeko epea ireki dela gogorazi du. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 31 da.

Errenteriako Udalak, lehenengo aldiz Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) elkarlanean, euskarazko ikerketa bultzatzeko, helburuak eraberrituta eta emakumezkoen ikerketa sustatzeko, Errenteriaren inguruko ezagutza areagotzeko eta Koldo Mitxelena errenteriar filologoa omentzeko, honen izena duen ikerketa bekarako deialdia egiten du.

2018ko deialdian honako ikerketa esparruak sartuko dira: Literatura, Hizkuntzalaritza eta Antropologia eta proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.

Aurten zenbait berrikuntza eta hobekuntza daude. Aurreko edizioetan 9.000 euroko zenbatekoa bazuen ere, orain emango den bekaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da. Bekaren gehienezko iraupena ere handitu egin da eta 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.

Informazio gehigarria eta oinarriak www.errenteria.eus web atarian aurki daitezke. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902