Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Usurbil, sagarraren bihotza’

MARKA BAT ERATU DA | Sagarraren eta sagardoaren kultura zabaltzeko eta herrian egiten diren ekimenak bateratzeko

Aitziber Mugaren erreportajea eta argazkia - 2018(e)ko irailaren 7a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Marka berriaren irudia, atzoko aurkezpenean, alkatearekin eta sagardoarekin harremana duten eragileekin.

Marka berriaren irudia, atzoko aurkezpenean, alkatearekin eta sagardoarekin harremana duten eragileekin.

Galería Noticia

Marka berriaren irudia, atzoko aurkezpenean, alkatearekin eta sagardoarekin harremana duten eragileekin.

Horretaz gainera, Usurbilen saio eta ekintza ugari antolatzen dituzte herri eragileek sagarra eta sagardoaren bueltan. Aipagarria da Sagardo Eguna, dagoeneko 37. aldiz egin dute eta Usurbil herri aitzindaria da. Bestalde, Sagastiak Loretan zikloaren seigarren edizioa egingo dute aurten. “Horrek adierazten du bizi-bizirik dagoela herrian sagarraren eta sagardoaren inguruko jarduna”, adierazi zuen alkateak.

Hala ere, horiek guztiak koordina-tzeko beharra ikusi dute, eta behar horri erantzuten dio, hain zuzen ere, Usurbil: sagarraren bihotza, sagardoaren kulturamarkak. “Urteko egitarau bateratua izateak indarra eta oihartzuna ematen dio gure eskain-tzari, bai kanpora begira bai barrura begira ere. Gainera, herriko eragileen arteko lankidetza, proposamen eta ekimen berriak ernaltzeko modua izatea nahi genuke”, azpimarratu zuen alkateak.

Azkenik, Jakoba Errekondok, Sagardoaren Unibertsitatea elkarteko kideak, urte osoko egitaraua osatu dela aditzera eman zuen: “Gaur egun sagarra eta sagardoaren inguruan osatzen den egitaraua urte osokoa da. Txotx garaia eta Sagardo Egunetik harago doa. Ez da inon halako egitaraurik osatzen”. Bi ekimen nabarmendu zituen. Batetik, Alkartasunak eskaintzen dituen formakuntza ikastaroak eta, bestetik, Noaua! elkarteak Santo Tomas egunean antolatuko duen herriko etxeetako sagardo lehiaketa.

Iraileko ekintzak

Sagarrondotik Sagardora. Hilaren 8an ikastaroan sagarraren heldutasun analisia (izen-ematea: 943 361 114).

VI. Sagastiak Loretan. 23an 11.00etan, hipodromotik bertso ibilaldia;24tik 30era, 115 barietateen sagar erakusketa Sutegin;25ean 19.30ean Sutegin, Usurbil eta sagardoaren historia hitzaldia;26an 19.30ean, sagar dasta-tzea;27an 19.30ean Aitzaga elkartean, Sagarrari sukaldea dario ikastaro praktikoa;eta 28an 19.30ean Sutegin, Sagardoa bidegile dokumentalaren proiekzioa.

Txapelketa. Hilaren 29an 20.00etan frontoian, Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren Finala. Txartelak herriko ohiko lekuetan salgai.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902