Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Usabalgo ikastaroetan izena eman daiteke

Aurten Tolosako kiroldegiak ikasturte osoko izen-emate sistema martxan jarriko du eskariak aintzat hartuz

Jueves, 6 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Tolosa- Usabal kiroldegiak ikasturte berria prest du dozenaka ikastarorekin eta erabiltzaile mota orori zuzendutako ordutegi eta zerbi-tzuekin. Ikasturtea irailaren 25ean hasiko da eta bazkideek izen-emate epea zabalik dago.

Bazkideentzat izen-emateko aukera badute ere, bazkide ez direnek irailaren 14tik aurrera apuntatu beharko dute. Bi kasutan izen ematea Usabalen egin daiteke. Bazkide direnek, ordea, telefonoz, web orriaren bitartez edota Facebook sarearen bidez ere egin dezakete.

Ikastaroak probatu ahal izateko ate irekiko astea antolatu da irailaren 17tik 21era. Bertan doan proba daitezke Usabal kiroldegiak eskain-tzen dituen ikastaroetako batzuk. Ez da izena eman behar saio hauetarako, K-stretch ikastaroan izan ezik.

Parte hartzaileek eskariak aintzat hartuz eta urtero %85ak bere taldeetan hiruhilabetero-hiruhilabetero jarraitzen dutela ikusirik, kiroldegiaren zuzendaritzak erabaki du aurten, prozesu hau errazteko asmoarekin, ikasturte osoko izen-emate sistema martxan jartzea.

Hori horrela, irailean eginiko izen emateak ekaina bitarte ikastaroan parte hartzeko eskubidea emango du, inongo izen emate berririk gabe eta plaza ziurtatua izanda. Horrek ez du esan nahi, ordea, inor ikasturte osoan ikastaroa egitera behartua dagoenik. Hiruhilabete bakoitzaren amaieran, baja emateko epea zabalduko da, hurrengo hiruhilabetean jarraitu nahi ez duten guztiak bertan behera utzi dezaten bere izen ematea. Hortaz, behin izen emanda, bajaz ematen ez den orok jarraituko du ikastaroan izen emanda. Ordainketa, orain arte bezala, hiruhilabetero gauzatuko da.

Edozein zalantza argitzeko, Usabal kiroldegiarekin harremanetan jar-tzea aholkatzen dute 943 536 400 telefono zenbakiaren bitartez, www.usabalkiroldegia.com-en edota Facebook bidez. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902