Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskara Himalaiaraino eramango duen kontzertua

Jueves, 6 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Egitasmoan parte hartzen duten kideak, atzo.

Egitasmoan parte hartzen duten kideak, atzo.

Galería Noticia

Egitasmoan parte hartzen duten kideak, atzo.

donostia- Euskara gainontzeko hizkuntzen mailan jartzea euskaldunon erronka nagusienetako bat izan da historian zehar. Datorren urrian espedizio bat egingo da Himalaian eta Euskal Herri osoko 15 gazteek eta 10 xerpa gazteek parte hartuko dute bi hizkuntzen arteko zubiak eraikitzeko asmoarekin.

Egitasmoaren izena “Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere bai” da eta Everest inguruan egingo den trekking-aren helburua euskararen erabilera eta mendizaletasina uztar-tzea, herrien arteko elkartasuna bultzatzea eta hizkuntza gutxituei babesa ematea da.

Egitasmoa ezagutarazteko eta diru laguntza txiki bat lortzeko datorren irailaren 16an, Oñatiko San Miguel Parrokian, kontzertu bat egingo dute. Arratsaldeko 19.00etan ospatuko da eta Et Icarnatus orkestrak eta Oñatiko Ganbara Abesbatzak parte hartuko dute gainontzeko abeslariekin batera: Mikel Urdangarin, Niko Etxart, Naia Robles, Petti eta Maider. Aurkezle lanetan berriz, Pello Zabala egongo da.

Kontzertuaren antolakuntzan Orona erakundeak parte hartu du. Orona Fundazioaren Garapen zuzendaria den Iñigo Marquetek garbi utzi zuen kooperatibren baloreak “euskararen erabileraren normaltasuna sustatzea, gazteekin lan egitea eta kulturarekin konpromisoa edukitzea” direla eta horregatik kontzertuaren antolakuntzan parte hartu dute.

Felipe Uriartek, proiektua sortu zuen mendizaleak, adierazi zuen kontzertuak balioko duela Himalaiara doazenei “agur esateko”, egitasmoa burutzen lagundu dutenei “eskerrak emateko”, herriari “kultur ekimen bat eskaintzeko” eta espediziorako “aurrekontua osatzeko”.

Egitasmoari dagokionez, Uriartek azaldu zuen Himalaiara joango den taldeak “euskaraz hitz egingo duela” eta kontuan hartu behar dela gazteak bidai horretan “beste herrialdeetako pertsonekin aurkituko direla eta euskara beste hizkuntza horien maila berean jarriko dutela”.

Gainera, azaldu zuen bidai honen beste helburuetako bat euskara-xerpa-ingelesa hiztegia sortzea dela.

“Urduri xamar nago baina gogoarekin espediziora joateko eta xerpa hizkuntza ikasteko”, adierazi zuen atzo Enaitz Ibargurenek, bidaian parte hartuko duen Ziburuko gazte batek. Gainera, trekking-a egiteko entrenamentuak egin dituzte. “Mendian ibili gara, Piriniotan”, aipatu zuen Ibargurenek. Maddi Oyhagaray oñatiarra ere urduri dago ez dakielako gai izango den dena egiteko.

Esti Alkortak, Eusko Jaurlatitzako euskara sustatzeko zuzendariak, nabarmendu zuen hizkuntza “asko indartzen dela bizipen positiboekin” eta gogoratu zuen “Gipuzkoan gazteen artean bere erabilera igo dela”. Garbiñe Mendizabalek, Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak, berriz, aipatu zuen proiektuak euskararen inguruan “sare sendo bat sortu duela, auzolanean”.

Proiektuan, Eusko Jaurlaritzaz gain, Euskal Herriko gainontzeko Gobernuen babesa duela, hau da, Nafarroako Gobernua eta Iparraldeko Elkargoa. Bestetik, ETBk kamara batzuk eramango ditu eta espedizioko bi saio emitituko ditu proiektuak duen garrantzia erakusteko. - G. Martinez


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902